Jakinduriek mundue erreko dau 2016

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia.
Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau zientzialari izango dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak eta, Gotzone Barandika kimikaria, Patxi Juaristi soziologoa, Onintze Salazar meteorologoa eta Felix Zubia medikua.

2016_JMED_Kartel Nagusia

2015eko saioari jarraipena emanez, aurten ere zientzialariak eta bertsolariak izango ditugu oholtza gainean aurrez aurre zientzia gizarteratzeko asmoz. Zientzialariek nanokimika, hauteskunde-inkesten gorabeherak, biharko eguraldiaren iragarpena eta gure osasunean eragiten duten faktoreak hizpide izango dituzte eta bertsolariek doinua, errima eta neurria lanabes hartuta zientzia-gaiei kantua jarriko diete.

Aurten ere, zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik, “Jakinduriek mundue erreko dau 2016doako ekitaldian. Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

jakinduriek mundue erreko dau 2016

Irudia: Onintze Salazar meteorologoa, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Jone Uria bertsolaria, Patxi Juaristi soziologoa, Maialen Lujanbio bertsolaria, Felix Zubia medikua, Kike Amonarriz soziolinguista eta Gotzone Barandika kimikaria. Irailaren 24an, larunbata, Bilboko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 18:00etan “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioa.

Egitaraua:

Bilboko Bizkaia Aretoan irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan lau zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dizkigute. Hamar minutuko hitzaldi laburretan kimikariak arkitektoak direla, hauteskunde-inkestek asmatzen duten edo ez, begi-bistan dugun ezkontza horren egunean zein eguraldi egingo duen eta gure osasunean eragiten duten faktoreak zeintzuk diren azalduko digute zientzialariok. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko diote zientzia-gaiei.

.- Gotzone Barandika UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kimikariak kimikariak maila atomikoan hutsuneak nola diseinatzen dituzten argituko dizkigu: “Kimikariok, nanoarkitektoak”
.- Patxi Juaristi UPV/EHUko soziologoak eta UPV/EHUko ikertzaile, irakasleak hauteskundeen emaitzak iragartzeko egiten diren inkestek zergatik ez duten asmatzen, edo bai azalduko digu: “Gauza bat esan, eta bestea egin: nola asmatuko dute bada, hauteskunde-inkestek?”
.- Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak eta EiTBko Eguraldia saioaren esatariak kontatuko digu mugikorrak ematen dizkigun eguraldi iragarpenek zirrikitu asko dituztela, ez baitira uste dugun bezain zehatzak: “Hilabete barru ezkonduko naiz eta… esadazu, ze eguraldi egingo du?”.
.- Felix Zubia medikuak eta UPV/EHUko irakasleak gure osasunean eragiten duten hainbat faktore aurkeztuko dizkigu. Izan ere, ingurumenak, ohiturek eta genetikak badute zeresana gure osasunean: “Zerk eragiten du gure osasunean?”

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik, “Jakinduriek mundue erreko dau 2016doako ekitaldian.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Xehetasunak

Data:
2016ko irailaren 24a
Ordutegia:
18:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa
Helbidea:
Abandoibarra 3
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>