Darwin Euskal Herrian

Ekitaldiak

1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta bide batez ezabatu egin zuen jainkoaren edota diseinatzaileren baten beharra, eta, halaber, beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak.

Ordura arte sinistu egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak sortuak zirela, eta mutaezinak zirela. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina.

darwin_geurean

Darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi ditugu kontatu “Darwin Euskal Herrian” hitzaldian, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz. Besteak beste, hor agertuko dira Armand David Altsuet pandaren aita, Jean Etxepare Aldudeko medikua, Jose Migel Barandiaran euskal kulturaren patriarka, edota Xabier Amuriza bertsolaria eta idazlea.

Urtarrilaren 25ean, astelehena, Ondarroako Beizkozinin 18:30etan Zientziaren Giltzak Elkarteak Darwin Euskal Herrianizenburua duen hitzaldia antolatu du. Eta horren bueltan arituko da Kepa Altonaga zoologoa eta idazlea.

Fitxa biografikoa

Haurtzaroko lehen urteak Txorierrin bizi izan eta gero, Bilbon kokatu zen. Biologia-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen eta 1980. urtean lizentzia eta 1988an doktore-gradua lortu zituen. Zoogeografia eta Ornogabe Ez-Artropodoen Zoologia irakasten ditu UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Hainbat ikerketa burutu ditu Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren gainean: Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an.

Gazterik euskaltzaletu zen, Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak. Liburuen artean: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998), Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001), Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2006), Darwin geurean (Pamiela, 2010), Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011) eta Back to Leizarraga (Pamiela, 2015).

Darwin Euskal Herrian

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.