Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa?

Ekitaldiak

Abenduan Parisen ospatu zen klima-aldaketari buruzko konferentzia, COP21 delakoa. Hainbat analistaren ustetan arrakasta historikoa den adostasun batera iritsi ziren 195 herrialde, 2020tik aurrera klima globaleko gidalerroen arauak finkatzeko orduan oso garrantzitsua dela uste baitute. Bien bitartean, beste batzuen ustetan, ez da aurrera pauso garrantzitsurik eman. Zein izan dira akordio honen gakoak? Zergatik daude hain interpretazio desberdinak paktu beraren inguruan?

klima-aldaketa

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak “La cumbre de París, ¿un resultado histórico?” (‘Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa’) izeneko hitzaldia eskainiko du horren inguruan. Hitzaldia, Zientziateka programaren barruan dago eta urtarrilaren 26an izango da, gaztelaniaz, arratsaldeko 7etan Azkuna Zentroan.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditorioan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa?

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Helbidea
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.