Kirolari baten genoma alda daiteke bere errendimendua hobetzeko? Zer ondorio du jardunbide honek? Nola burutzen da? Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak adierazi du dopin genetikoa heldu dela dagoeneko eta kirolaren mehatxurik handiena bihurtu dela. Arestiko Rioko Joko Olinpikoetan dopin mota hau hautemateko lehenengo frogak burutu dira. Dopin honek kirolarien osasunarengan dituen ondorioak ezezagunak dira oraindik.
Julen Díaz bioteknologo eta dopin genetikoaren arloko ikertzaileak gai hauei helduko die “Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen” izeneko hitzaldian. Zientzialari honek dopin mota honen hautematerako metodo bat garatzeko lan egiten du. Ekitaldia urriaren 4an izango da Azkuna Zentroan, euskaraz.
Zientziateka hilean birritan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.
Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)
- Helbidea
- Arrikibar plaza, 4, Bilbo
1 iruzkina
Ekimenak interesgarriak eguneratuta izatearren; zeren, gehienetan lantegitik kanpoko berriez jantzita izatea oso zaia egiten zaidan.
Mila esker egiten dituzuen esfortsuengatik.
Adiorik ez,
Sp-