Zelulen birziklapen sisteman sakondu eta Nobela eskuratu

Ekitaldiak

human_embryonic_stem_cells_only_a

Autofagia gure organismoaren birziklatze sistema da. Fenomeno horren bitartez, zelulek beraien burua “jaten” dute eta era horretan, haien osagaiak deuseztatzen dituzte. Prozesu honek, energia jasotzeko edo infekzioei aurre egiteko balio du. Egun, autofagia prozesuaren erregulazio ezegokia minbizia eta Parkinsona bezalako gaixotasunekin lotzen da. Gai horri buruzko aurkikuntzengatik, Yoshinori Ohsumi ikertzaile japoniarrak eta bere taldeak 2016ko Medikuntzako Nobel saria jaso dute duela gutxi.

Aintzane Apraiz UPV/EHUko Biologiako irakasleak fenomeno honen garrantzia azalduko du “Zelulen birziklapen sisteman sakondu eta Nobela eskuratu” izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan. Zientziateka programaren baitan antolatuko den ekitaldi hau azaroaren 8an, arratsaldeko 19:00etan izango da Bilboko Azkuna Zentroan. Hitzaldia euskaraz izango da.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida Aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Zelulen birziklapen sisteman sakondu eta Nobela eskuratu

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)
Helbidea
Arriquibar Plaza, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.