Apirilean, ‘Matematikak eguneroko bizitzan’ hitzaldi-sorta Bilbon

Ekitaldiak

Matematikak eguneroko bizitzan 2016

Matematikak Eguneroko Bizitzan hitzaldi-sorta izango dugu apirilean zehar Bilboko Bidebarrietan Liburutegian. Hitzaldi bana egongo da ostegunero arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Matematikak eguneroko bizitzan duen presentzia nabarmentzea helburu duen ziklo honen XIII. edizioa da. Izan ere, matematikari esker posible dugu biharko eguraldiaren iragarpena jakitea edo argazki kamera digitalak erabiltzea. Baina aplikazioetara zuzenduta ez dagoen matematikak ere berebiziko garrantzia du. Euskal Herriko Unibertsitateak, Espainiako Matematikako Errent Elkarteak, BCAM-ek (Basque Center for Applied Mathematics), Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen ekitaldi honen egitarauak, matematikak teknologian, eboluzioan, konputazioan eta komunikazioan duen garrantzia nabarmenduko du.

  • Apirilaren 7an, Javier Duoandikoetxea, UPV/EHUko Analisi Matematikoko katedradunak ‘Matemáticas en las imágenes: fotografías, huellas dactilares, escáneres y máshitzaldia emango du. Matematikak teknologiako hainbat alorretan duen parte hartzeaz jardungo du. Besteak beste, irudi digitalak gorde, transmititu edo aldatzeko matematika ezinbestekoa dela azalduko du.
  • Apirilaren 14an, Marta Casanellas, Universitat Politècnica de Catalunyako irakasleak ‘Las mátematicas de la evolución de las especies‘ hitzaldia eskainiko du. Haren ikerketaren ildo nagusia da aljebrako eta geometriako teknikek filogenetikan duten erabilera aztertzea da. Ondorioz, matematikak espezieen eboluzioan bete duen zereginaz arituko da. Batez ere, espezieen eboluzio prozesua berreraikitzeko orduan zein teknika matematiko erabili den azalduko du.
  • Apirilaren 21ean, Manuel de León, ICMAT-CSICko ikertzaileak ‘Vida y legado de Alan Turing‘ izango du hizpide. Alan Turing matematikari eta informatikaren genio britainiarraren bizitzari eta lanari buruzkoak azalduko ditu. Konputazioaren munduak eman duen pertsonai garrantzitsu honen ibilbidea izango ditu mintzagai.
  • Apirilaren 28an, Urtzi Ayesta, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak ‘Sareek eta komunikazioek mundua nola eraldatu duten ikuspegi historiko eta zientifiko bat: telegrafotik Internetera‘ hitzaldiarekin emango dio amaiera aurtengo hitzaldi-sortari. Telegrafo elektrikoa lehen mundu mailako komunikazio saretzat jo daiteke, eta egungo komunikazio sare nagusien aitzindari, hala nola, telefonoa, hari gabeko sareak, Internet, Facebook, Twitter, etab. Sare hauen garapena ahalbidetu duten lorpen matematiko nagusiak gainbegiratuko ditu ikertzaileak.

Hitzaldiok zuzenean jarraitu ahal izango dira ere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez

Apirilean, ‘Matematikak eguneroko bizitzan’ hitzaldi-sorta Bilbon

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:30etatik 21:00etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.