Ahots teknika: gure gorputza ezagutzen

Ekitaldiak

Antzinarotik gizakia kantuan aritu izan ohi da, kantua gizakiaren izaeraren oinarrietako bat da. Hain zuzen ere, folklorearen, kulturaren, herri baten identitatearen oinarri izanik, herriak abesteko grina izan du betidanik. Mendeak pasa ahala gizadia kantua ulertzen eta garatzen ahalegindu da hainbat musika genero desberdin sortuaz.

Abenduaren 11n, astelehena, Ondarroako Beikozin, besteak beste, kantua izango da hizpide Ahots teknika: gure gorputza ezagutzenhitzaldian. Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duen hitzaldi honen bidez Leire Gomez abeslariak gorputzaren gaitasun guztiak ustiatzen saiatzen den kantu lirikoaren ahotz-teknika ezagutaraziko ditu. Horretarako ahoskuntza eta arnasketa aparatuak eta erresonatzaileak aztertuko dira. Horrez gain, soinuaren eta lekuen akustikaren ezaugarriak ere landuko dira kantuan eragina duten faktoreak baitira.

Fitxa biografikoa

Leire Gomez Aristondo, Ondarroan jaioa, txikitatik hasi zen musika eta zeharkako txirula ikasten Unanue musika eskolan. 17 urte zituela, Jose Ramon Arteta ezagutu eta kantu lirikoa ikasten hasi zen. 2009an Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu zen UPV/EHUn euskara, ingelesa, frantsesa, italiera eta oinarrizko errusiera hizkuntzekin. Urte berean Irakaskuntzarako Gaitasun Agiriaren Masterra ere gauzatu zuen. Ordutik, hizkuntzetako irakasle gisa aritu da. Horrez gain, 2016an Kantuan titulatu zen Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan Olatz Saitua eta Itziar Barredo irakasleekin.

Bitartean kantu lehiaketa batzuetara aurkeztu zen, Euskadiko Musikari Gazteen V. Lehiaketan saritua izanik. Hainbat kantu masterretan ere parte hartu du kantu-munduko pertsonai garrantzitsuekin. Gaur egun, Bilboko Operako Koruko (COB-BOK) kidea da eta Miren Urbieta Vega sopranoarekin jarraitzen du teknika lantzen.

Ahots teknika: gure gorputza ezagutzen

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.