Zientzia artearen tresna gisa

Ekitaldiak

Jakintza zientifikoa ezinbestekoa da artelanen jatorria ezagutu eta artistaren lana zerk eragin zuen ulertzeko. Eskultura edo koadro bateko pinturen konposizioa egiteko erabilitako materialen analisiak artelanetan barneratu, haien zentzua aurkitu eta artistaren ideia zehaztea ahalbidetzen dute. Bestetik, artea aurrerapenetan ere izan da funtsezkoa oro har zientziei esleitu izan zaizkien arloen hobekuntzan, ingurumena edo arlo soziala esaterako.

Jacobo Castellano artista plastikoak, Deborah García Bello kimikari eta zientzia dibulgatzaileak eta Sergio Prego artistak gai horiek landuko dituzte “Zientzia artearen tresna gisa” izeneko hitzaldian.

Ekitaldia maiatzaren 25ean burutuko da, 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoaren auditorioan eta Arte eta Zientzia hitzaldi-zikloaren barne dago. Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak museoarekin batera antolatu duen ziklo hau TopARTE programaren esparru barnean dago, pinakoteka honen XX. urteurrena ospatzen duena.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke Guggenheim Museoaren txarteldegian edo museoaren webgunearen bidez.

Zientzia artearen tresna gisa

Data
Ordutegia
19:00etatik 21:00etara
Tokia
Guggenheim Museoa
Helbidea
Abandoibarra, 2, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.