Naukas kids

Ekitaldiak

Naukas kids

Gazteengan jartzen du arreta Naukas Kidsek. Sei tailer, bi esperientzia eta ikuskizun bat, guztiak zientifikoak, jakin-mina eta zientziarekiko nahia piztu nahian. Zientzia eginez, fosilak induskatuz, mikrobioak harrapatuz, 1 formula eraikiz, zeru izartsua ezagutuz, e.a., zientziara hurbiltzeko aukera dute gazteenek.

Bost eta 999 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskaintzen ditu, denak ala denak UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

  • Ordutegia: 10:00 – 14:00.
  • Tokia: Bizkaia Aretoa de la UPV/EHU.
  • Sarrera: Libre eta doakoa aforoa bete arte. Behin aforoa beteta ateak itxiko dira. Jendea atera ahala, jende berria sartu ahalko da.
  • Parte-hartzea: Ez da beharrezkoa inskripziorik egitea. Heldu araberako taldeak sortuko dira aktibitate bakoitzerako. 20-30 minutuko iraupena izango dituzte tailerrak eta ikuskizuna ordubetekoa izango da.
  • Hizkuntzak: Tailerrak euskaraz eta gazteleraz egingo dira. Ikuskizuna euskaraz izango da.

Naukas kids

Naukas Kids tailerrak

  1. Iraganeko indusketak. (5 urtetik aurrera) Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.
  2. DNA Detektibea. (12 urtetik aurrera) Zelan egiten dute lan detektibeek? Zelan prozesatu frogak? Kasu praktikoa ebatzi eta errudunak utzitako frogak prozesatzea da galdera hauei erantzuna emateko modurik onena.
  3. Kromatografia. (5 urtetik aurrera) Zelan funtzionatzen dute antigeno testak? Zergatik aldatzen dute kolorea laborategietako proba horiek? Eguneroko materialekin artea sortuta ulertu dezakegu.
  4. Mystery Box. (10 urtetik aurrera laguntzarekin) Ate asko irekitzen dituzte matematikak. Kasu honetan, kutxa misteriotsuak zabaltzeko behar ditugu.
  5. Txikimikro. (6 urtetik aurrera) Mundu mikrobianoa ezagutzeko eta ulertzeko tailerra: non bizi dira, zelan egiten da lan haiekin, zelan bizi dira…
  6. Formula LEGO. (8 urtetik aurrera) Gure 1 formula eraikiko dugu eta, ondoren, mugitzeko programatu. Auto batek zelan funtzionatzen duen eta gurpilen tamainaren arteko harremana ikasiko dugu.

Naukas Kids esperientziak

  1. Izarretara bidaiatu. (6 urtetik aurrera) Kosmosetik bidaiatzea imajinatu… Fulldome 360° planetarioari esker zeru izartsuaren nondik-norakoak ezagutu daitezke, baita zein objektu dauden ezagutu eta kosmosaren mugimendua behatu.
  2. Jon Kepa Eurekaren esperimentuak. (6 urtetik aurrera) Eureka! Merezi du aurkikuntza berri bakoitzak. Jon Kepa Eureka irakasleak, eguneroko materialak baliatuta, esperimentu dozena egingo du. Eta, bertaratutakoen laguntzarekin, ezagunak zaizkigun kontzeptuak azaldu.
  3. Oroitzapenak egiten. (Adin guztietarako) Zientziaz eta ezagutzaz betetako eguna gogoratzeko, zer hobe argazkia baino? Fotomatoi zientifikoa eskura.

Naukas kids ikuskizuna

  • Piztu! EmakumeOn energia. (6 urtetik aurrera) Hainbat esperimentu baliatuta, emakume zientzialarien garrantzia azpimarratzen dituen topaketa zientifikoa dugu honako ikuskizuna. Umorez betetako obra, zientzia ez zaila ez aspergarria ez dela gogorarazteko.

Naukasen eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, Bilbo Zientzia Plaza jaialdiaren parte da ekimena.

Naukas kids

Data
Ordutegia
10:00etatik 14:00etara
Tokia
Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo, Bizkaia, Bilbao

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.