Eboluzioa eta neurozientziaren arteko harremana aztergai bosgarren jardunaldi nazionalean

Ekitaldiak

jardunaldi

Parasitoek animalien portaeran daukaten eragina, ama diren ugaztunen jarreran ematen diren aldaketak edo zein gaixotasun eragiten dion gehien gizakiari eta, heriotzaren aurrean, noiztik hasi zen hiletarekin lotutako errituak egiten izango dira, beste askoren artean, aztergai Eboluzioa eta Neurozientziari buruzko V. Jardunaldi Nazionalean.

Izan ere, eboluzioaren eta neurozientziaren inguruan hausnartzeko helburuarekin, hainbat aditu bilduko dira Bizkaia Aretoan Eva Garnica eta Pablo Malo Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen kideek gidatutako eta erakunde horrek, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera, maiatzaren 11rako eta 12rako antolatutako ekitaldian.

2017an lehen aldiz antolatu zen ekimena ezinbesteko topagune bilakatu da psikiatria, psikologia, biologia eta beste hainbat esparru zientifikoetako adituentzat. Horretaz gain, giza portaera ikuspegi eboluzionistatik aztertzeko eta publiko guztiei egokitutako dibulgazioa egiteko tresna ere bada.

Izen ematea

Sarrera doakoa izango da, baina hitzaldiak bertatik bertara jarraitu nahi badira izena eman behar da. Inskripzioa egiteko epea apirilaren 17an zabalduko da eta kzk.komunikazioa@ehu.eus helbidera mezua bidali behar da izen-abizenak eta lantokia zehaztuz.

Horretaz gain, jardunaldia streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.

Programa

Maiatzak 11, osteguna

16:00-16:30: Jardunaldiaren irekiera. Juan Ignacio Pérez Iglesias, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria eta Eva Garnica de Cos, psikiatra, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko burua eta jardunaldiaren zuzendarikidea.

1. MAHAIA: Animalien portaera parasitoen eraginpean

  • 16:30-17:30: “Patogenoak eta animalien portaera: inurriak eta gizakiak” – Antonio J. Osuna Mascaró, Biologian eta Kognizio Konparatuan doktorea eta Messerli Research Institute-ko (Vetmed Uni, Viena) ikertzailea eta Carmen Mascaró Lazcano, Granadako Unibertsitateko Parasitologian katedradun ohia eta biologoa.

17:30-18:00: Atsedenaldia

2. MAHAIA: Ugaztunak (ama-fetala)

  • 18:00- 18:30: “Ama zaintzailea, ama defendatzailea: ugaztunen ama-portaeraren neurobiologia” – Carmen Agustín Pavón, Neurozientzietan doktorea eta Valentziako Unibertsitateko irakasle kontratatua.
  • 18:30-19:00: “Zure erloju(a) (zirkadianoa) orduan dago?” – Mariana Astiz Cadenas, Biokimikan doktorea eta Ikerbasque ikertzailea Achucarro Basque Center for Neurosciencen.

19:00-19:30: Lehenengo eta bigarren mahaien inguruko galderak eta eztabaida

Maiatzak 12, ostirala

3. MAHAIA: Psikopatologia, drogak eta eboluzioa

  • 9:00-9:30: “Substantzia psikodelikoak, ohar eboluzionistak” – Luis Caballero Martinez, psikiatra, Puerta de Hierro Unibertsitate Ospitaleko atalburu eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) irakasle elkartua.
  • 9:30-10:00: “Adikzioa: ohiko gosea?”- Gerardo Sabio Fernandez, psikologo klinikoa eta ASFEDROko (Ferroleko Droga-mendekotasun Elkartea) zuzendari teknikoa.

10:00-10:30: Atsedenaldia

4. MAHAIA Gaixotasunak eta giza heriotzak

  • 10:30-11:00: “Zerk gaixotzen gaitu?” – Sari Arponen, Zientzia Biomedikoetan doktorea eta barne medikuntzan espezialista. Irakaslea eta dibulgatzailea.
  • 11:00-11:30: “Heriotza kulturaren sorburua gizakien leinuan aztertuz” – Nohemí Sala, Paleontologian doktorea eta Ramon y Cajal ikertzailea CENIEHn (Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala).

11:30-12:00: Lehenengo eta bigarren mahaien inguruko galderak eta eztabaida

12:00-12:30: Atsedenaldia

12:30-13:15: Itxiera hitzaldia

  • “Sinkroniari aurre egin zion tximinoa” – Julio Sanjuan Arias, psikiatra eta Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle titularra. INCLIVAko Psikiatria arloko ikerketen koordinatzailea eta CIBERSAMeko (Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa) ikertzaile nagusia.

13:15-13:30: Amaiera ekitaldia

Pablo Malo Ocejo, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen psikiatra eta Evolución y Neurociencia blogeko egilea eta Eva Garnica de Cos, psikiatra, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko burua eta jardunaldiaren zuzendarikidea.

Eboluzioa eta neurozientziaren arteko harremana aztergai bosgarren jardunaldi nazionalean

Data
Ordutegia
16:00etatik 13:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra etorbidea, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.