Eboluzioari eta neurozientziari buruzko IV. jardunaldi nazionala

Ekitaldiak

eboluzioari eta neurozientziari buruzko jardunaldia

Benetan diseinatuta gaude besteekin konektatzeko? Hala bada, zergatik daude oraindik psikopatak? Paranoia eta eldarnioak tarteko dituzten bestelako nahasmenduak tratatu ahal dira eboluzioaren ikuspegitik? Eta nola aldatu da sexu-erakarpena gure ‘aitona-amona’ hominidoen garaietatik hona?

Galdera hauei eta giza-portaeraren bilakaeraren inguruko beste batzuei erantzuten saiatuko dira UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak apirilaren 28tik 29ra bitartean UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan antolatuko duten Eboluzioari eta Neurozientziari buruzko IV. Jardunaldi Nazionalean.

Jardunaldi honen lehen edizioa 2017an antolatu zuten Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zenbait psikiatrak, eta harez geroztik, hitzordua ezinbesteko topagune bilakatu da psikiatria, psikologia, biologia, filosofia eta bestelako esparru zientifikoetako profesionalentzat, betiere baterako interes honen inguruan: giza-portaera ikuspegi eboluzionistatik aztertu eta horren dibulgazio zientifikoa egitea publiko guztiei egokitutako eta erabat eguneratutako formatu zorrotz eta atseginean.

Jardunaldi honen bitartez, aurreiritzirik gabeko ikuspegi zorrotz eta atsegina eskaini nahi da, mendez mende giza-portaeraren bilakaera markatu eta oraindik markatzen jarraitzen duten eboluzioari lotutako zenbait alderdiren inguruan. Ekitaldia irekia da eta landu beharreko gaietan interesa duen orori dago zabalik.

Izen-ematea

Sarrera doan, aretoaren edukiera bete arte, baina bertaratu nahi izanez gero izen-ematea gauzatu behar da martxoaren 21etik aurrera, kzk.ehu@gmail.com helbidera mezua bidaliz honako datuekin: izen-abizenak eta lantokia adieraziz.

Programa

Apirilaren 28a

16:00 – 16:30 – Aurkezpena – Eva Garnica de Cos, psikiatra eta jardunaldietako zuzendarikidea eta Juan Ignacio Perez Iglesias, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria.

1. Mahai-ingurua: Naturatik gorputzera

  • 16:30-17:00 – Marcos Vazquez, ingeniaria: “Ejercicio para des-autodomesticarnos” (Gure burua etxekotzeari uzteko ariketa)
  • 17:00-17:30 – Fernando Valladares, biologoa: “Desde el ejercicio hacia la ecología (¿o al revés?)” (Ariketatik ekologiarantz (edo alderantziz?))
  • 17:30-18:00 – Atsedenaldia

2. Mahai-ingurua: Gorputzetik makinara

  • 18:00-18:30 – Helena Matute, psikologoa: “Sesgos cognitivos e inteligencia artificial” (Isuri kognitiboak eta adimen artifiziala)
  • 18:30- 19:00 – Santiago Sanchez-Migallon, filosofoa: “Filosofía de la inteligencia artificial” (Adimen artifizialaren filosofia)
  • 19:00-19:30 – Eztabaida eta galderak

Apirilaren 29a

3. Mahai-ingurua: Konektatutako garunak

  • 9:00-9:30 – Manuel Martin Loeches, psikobiologoa: “Carácter emocional e hipersocial del cerebro” (Garunaren izaera emozionala eta hipersoziala)
  • 9:30-10:00 – Laura Moran, psikologoa: “Evolución de la atracción sexual” (Sexu-erakarpenaren eboluzioa)
  • 10:00-10:30 – Emiliano Bruner, biologoa: “Habitar un cuerpo: cognición corporal y evolución humana” (Gorputza habitatzea: gorputz-kognizioa eta giza eboluzioa)
  • 10:30-11:00 – Atsedenaldia

4. Mahai-ingurua: Des-konektatutako garunak

  • 11:00-11:30 – Jose Miguel Martinez, neuropsikologoa: “¿Por qué siguen existiendo los psicópatas?” (Zergatik daude oraindik psikopatak?)
  • 11:30-12:00 – Luis Caballero, psikiatra: “Trastornos de ideas delirantes desde una perspectiva evolucionista” (Eldarniozko ideiak tarteko dituzten nahasmenduak, ikuspegi eboluzionistatik)
  • 12:00-12:30 – Julio Sanjuan, psikiatra: “El mono creativo: sueños, alucinaciones y locura” (Tximino sortzailea: ametsak, haluzinazioak eta eromena)
  • 12:30-13:00 – Eztabaida eta galderak

13:00-13:30 – Itxiera – Pablo Malo, BOSMeko (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea) psikiatra eta jardunaldietako zuzendarikidea, eta Jose Juan Uriarte, BOSM-Osakidetzako Kudeaketa Klinikoaren Unitateko burua.

Hitzaldi bakoitzak ordu erdi inguruko iraupena izango du eta horietarako sarbidea librea eta doakoa baina izen-ematea gauzatu behar da. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek zuzenean ikusi ahal izango dituzte, streaming bidez, EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.

Eboluzioari eta neurozientziari buruzko IV. jardunaldi nazionala

Data
Ordutegia
16:00etatik 13:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.