Prest dugu Naukas Bilbao 2024ren programa

Ekitaldiak

Zientzia dibulgazioaren ekitaldi handiena Bilbora itzuliko da aurten. Naukas Bilbaoren hamalaugarren edizioa irailaren 19, 20, 21 eta 22an egingo da Euskalduna Jauregian eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Egun horretarako behin-behineko programa ere prest dugu.

Aurreko urteetan bezala, publiko anitz bati zientzia dibulgazioa eskaintzeko asmoarekin, programa zabal prestatu dugu. Hasteko, ostegunean Naukas PROren edizio berri bat egingo da. Aurten itsasoaz hitz egingo da eta horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), AZTIko, CSICeko edota Tecnaliako adituak gonbidatu ditugu.

Ostiralean eta larunbatean Naukas Bilbaon hitzaldi zientifiko laburrak entzuteko aukera egongo da eta igandean, berriz, Naukas Kidsen txanda izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn.

Naukas ekitaldi guztietan bezala, sarrera doakoa da eta ez da izenik eman behar. Ekitaldira hurbildu eta sartu besterik ez duzu egin behar.

Hala ere, eserleku on bat bermatu nahi baduzu, eta aldi bereanbekimena ekonomikoki babestu, sarreren erreserba txiki bat gorde dugu. Aukeratu zein emanaldi ikusi nahi dituzun eta lortu zure sarrera.

Prest dugu Naukas Bilbao 2024ren programa

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
17:00etatik 14:00etara
Tokia
Euskalduna Bilbao - Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.