Zientzia, esperimentuak eta magia NAUKAS Kidsen

Ekitaldiak

Beste behin ere ikusle gazteenek hitzordua daukate NAUKAS Kidsen. Aurten, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn, zientzia protagonista nagusia izango den bi ikuskizun eskainiko dira.

10:30ean Circonciencia-ren Jugando con fuego ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan, Aurora Ribosomak eta Armando Neutrinok suaren ezaugarriak erakutsiko dituzte umorez betetako esperimentuen bitartez.

12:00etan Tor magoaren txanda izango da. Amarru ikuskizunean, magiaren bitartez, zientziaren sekretuak ezagutzeko aukera egongo da.

Ikuskizun bietan sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Zientzia, esperimentuak eta magia NAUKAS Kidsen

Data
Ordutegia
10:00etatik 14:00etara
Tokia
Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.