Maiatzaren 15ean bueltatuko genero-ikuspegiaa oinarrian duen zientziaren komunikazioari buruzko ekitaldi nagusia: Generoa eta Zientziaren Komunikazioa jardunaldia. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta Bilboko Iberdrola Dorretxean egingo da. Jardunaldia elkarrizketarako eta hausnarketarako gunea da eta baita zientzia-komunikazioan genero-ikuspegia nola txertatu eta hobetu aztertzeko bilgunea.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, Iberdrolaren eta EITBren laguntza izan du. Komunikazioaren arloko profesionalei zuzenduta dago, baita komunikazio inklusiboan, eta honi heltzeko, interesa duten pertsona guztiei ere.
Adimen artifizialaren (AA) eta genero alborapenen arteko harremana ardatz hartuta, 30 minutuko hitzaldi magistralak eta mahai-ingurua egingo dira saioari hasiera emateko, eta adimen artifizial feminista baterantz joateko proposamenak landuko dituzte.
Atsedenaldiaren ondoren, jardunaldiak 15 minutuko hitzaldi laburrekin jarraituko du, genero-ikuspegia duten komunikazio arloko proiektu eta ekimenen berri emateko. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola, hizkuntzaren erabilera gizarte-aldaketa gaitzeko tresna gisa, emakume adituen ikusgarritasuna erreferentzia iturri gisa esparru zientifikoan, emakumeen rolak komunikazioaren ikerketan edota kazetaritza matxistako praktikak antzematen dituen behatoki baten zeregina.
Ekitaldiari itxiera emateko zientzia-komunikazioan generoaren inklusioak duen garrantziari buruzko hitzaldia izango da, eta azken mahai-inguru bat ere egingo da. Honetan, generoari buruzko ekitaldietan parte hartzen duen publikoa zabaltzeko estretagiak landuko dira, eta nola lan egin komunikazio anitzagoa eta irekiagoa gauzatuz ohiko parte-hartzaileen zirkulutik harago joateako.
Egitaraua
9:00 – Akreditazioak
9:30 – Irekiera
Hitzaldi magistralak
9:45 – “IA para la comunicación y comunicación para la IA” (AA bat komunikaziorako eta komunikazioa Adimen artifizialerako) – Esther Paniagua (Universidad Rey Juan Carlos)
10:15 – “Algoritmos paternalistas. Cómo afectan a nuestra manera de contar las cosas” (Nola eragiten dioten gauzak kontatzeko gure moduari algoritmo paternalistek) – Ujué Agudo (Deustuko Unibertsitatea)
10:45 – “La importancia de comunicar los sesgos” (Isuriak edo alborapenak komunikatzearen garrantzia) – Gisela Baños (Zientzia- eta teknologia-dibulgatzailea)
11:15 – Kaferako atsedena
11:45 – “Propuestas para una inteligencia artificial feminista” (Adimen artifizial feminista baterako proposamenak) – Lucía Ortiz de Zárate Alcarazo (Universidad Autónoma de Madrid)
12:15 – Mahai-ingurua – Esther Paniagua, Ujué Aguado, Gisela Baños eta Lucía Ortiz de Zárate Alcarazo
Proiektuak aurkezteko saioa
15 minutuko hitzaldi laburrak
12:45 – “Juntas por los bosques: la semilla para cambiar un mundo masculino” (Denak batera basoen alde: gizonen mundua aldatzeko hazia )– Asun Cámara (Universidad de Oviedo) eta Marta Corella (COPADE Fundazioa)
13:00 – “Impacto en las publicaciones científicas de la web Mujeres con ciencia” (Mujeres con ciencia web-orriaren inpaktua argitalpen zientifikoetan)–Raquel Fernández-Cézar (Universidad de Castilla-La Mancha)
13:30 – “Esfera climática, dando voz a las expertas” (Klima-eremua, emakume adituei ahotsa ematen) – Andrea Arnal (CREAF)
13:45 – “Observatorio del periodismo machista” (Kazetaritza matxistaren behatokia) – Iker Merchán (UPV/EHU)
14:00 – Bazkaria
15:45 – “Desenmascarando sesgos: hacia una comunicación científica verdaderamente inclusiva” (Alborapenak agerian uzten: benetan inklusiboa den zientzia-komunikazio baterantz)– Iraide Ibarretxe-Antuñano (Universidad de Zaragoza)
16:00 – “El lenguaje como herramienta para el cambio social: algunas consecuencias del uso del lenguaje inclusivo” (Hizkuntza gizarte-aldaketarako tresna gisa: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuk ) – Laura Vela-Plo (UPV/EHU), Marta de Pedis (UPV/EHU) eta Marina Ortega-Andrés (UPNA)
16:15 – “FEMICOM. De dónde venimos y a dónde vamos las investigadoras de la comunicación” (FEMICOM. Nondik gatozen eta norantz goazen zientzia-komunikazioko emakume ikertzaileak) – Susana Torrado (Universidad de Murcia)
16:30 – “EXPERTAS. La presencia de las mujeres como fuente en ciencia y tecnología en los medios” (ADITUAK. Emakumeen presentzia komunikabideetan zientzia eta teknologia arloko iturri gisa)– Patricia Sánchez-Holgado (Universidad de Salamanca)eta Laura Rodríguez Contreras (Universidad de Salamanca)
Hitzaldi magistralak
16:45 – [ENG] “Mapping Women Science Communicators: The importance of gender inclusion in science communication” (Emakumezko zientzia-komunitzaileen kartografia: generoaren inklusioaren garrantzia zientzia-komunikazioan) – Clare Wilkinson (UWE Bristol)
17:30 – “Abrir la conversación. Guía para comunicar más allá del círculo propio” (Elkarrizketa zabaltzea. Norberaren zirkulutik harago komunikatzeko gida) – Marta Macho (UPV/EHU), (bigarren hizlaria baieztatu gabe)
18:30 – Itxiera eta amaiera
19:00 – Beer for Science
Hitzaldietara sarrera
Hitzaldietarako sarrera doakoa eta librea da lekuak bete arte, baina izen-ematea gauzatu behar da orrialde honen bitartez. Datozen asteetan, egitarauari eta parte hartzaileei buruzko informazio gehiago eskainiko da. Hitzaldiak zuzenean zein streaming bidez jarraitu ahal izango dira EiTBko Kosmos kanalaren bidez.
“Generoa eta zientziaren komunikazioa” jardunaldia 2025
- Data
- Ordutegia
- 09:00etatik 18:30etara
- Tokia
- Iberdrola Dorrea
- Helbidea
- Euskadi plaza, 5, Bilbo