Zerk egiten gaitu gizaki? Nola sortzen dira sinesmen irrazionalak? Edo nola eragiten du gure jatorriak gaur egun garen horretan? Galdera horiek eta giza portaeraren bilakaerari buruzko beste galdera batzuk izango dira Eboluzioa eta neurozientziari buruzko jardunaldien edizio berriaren ardatz. Maiatzaren 22an eta 23an izango da, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU), Bilbon.
Eva Garnica eta Pablo Malo Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko (RSBM) psikiatrek zuzenduta, jardunaldi hauen zazpigarren edizioak giza portaerara bidaia proposatzen du, diziplinarteko begirada batetik. Programak hainbat arlotan interesa duten profesionalak eta pertsonak konektatzen ditu, hala nola psikiatrian, biologian edo arkeologian interesa dutenak, interes komun batekin: giza jokabidea ikuspegi eboluzionista batetik aztertzea. Hitzaldiek 30 minutuko iraupena dute, eta formatu irisgarria, atsegina eta, aldi berean, zorrotza eta eguneratua eskaintzen dute.
Bi egunez, historiaurreko gure arbasoen jokabideetatik hasi eta giza adimenaren gaur egungo erronkak ere aztertuko dira. Besteak beste, honako gaiak aztertuko dituzte: giza kanibalismoa historiaurrean, emakumeek eboluzioan izan duten paper ahaztua, mikrobiotaren eta depresioa, autismoa edo alzheimerra bezalako nahasmenduen arteko lotura, sinesmen irrazional batzuen jatorria edota indarkeria desagerrarazteko aukera.
Horretarako, aurten ere, Estatuko zientzia-panoramako izen handiek hartuko dute parte ekitaldian, hala nola, Palmira Saladié eta Marga Sánchez arkeologoek, Roberto Colom, eta Hector Garcia psikologoek, Victoria de Andrés biologoak, Antonio Rosas paleoantropologoak, Ignacio López Goñi mikrobiologoak eta Javier Jurado, ingeniari eta zibersegurtasunean adituak.
Eboluzioa eta neurozientziak Jardunaldiak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) antolatutako ekitaldia da, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren lankidetzarekin.
Egitaraua
Maiatzak 22, osteguna | 16:00etatik 20:00etara
16:00 – Irekiera. Iker Badiola (UPV/EHU) eta Eva Garnica (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea)
1.Mahaia
16:30 – Canibalismo humano en la prehistoria: entre la supervivencia, la locura, el amor y el odio (Gizakien arteko kanibalismoa historiaurrean: bizirautea, erotasuna, maitasuna eta gorrotoaren artean) – Palmira Saladié (Rovira i Virgili Unibertsitatea)
17:00 – ¿Son los neandertales la explicación a algunas de nuestras conductas (Neandertalak al dira gure jokabide batzuen azalpena?) – Antonio Rosas (CSIC)
17:30 – Galderak
18:00 – Atsedenaldia
2.Mahaia
18:30 – El sexo injusto: una visión femenina de la evolución humana (Sexu bidegabea: giza eboluzioaren ikuspuntu femeninoa) – Victoria de Andrés (Malagako Unibertsitatea)
19:00 – Prehistorias de mujeres. Revisitando el papel de la mujer en la historia de la humanidad (Historiaurreko emakumeen historia. Emakumeen papera gizadiaren historian) – Marga Sánchez (Granadako Unibertsitatea)
19:30 – Galderak
Maiatzak 23, ostirala | 9:00etatik 13:45era
3.Mahaia
9:00 – Microbiota y cerebro: depresión, autismo y alzhéimer (Mikrobiota eta garuna: depresioa, autismoa eta alzheimerra) – Ignacio López Goñi (Nafarroako Unibertsitatea)
9:30 – Galderak
4.Mahaia
10:00 – Cómo acabar con la violencia (Nola amaitu indarkeriarekin) – Roberto Colom (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)
11:00 – Galderak
11:30 – Atsedenaldia
5.Mahaia
12:00 – El crecimiento de la información: una historia interminable (Informazioaren hazkundea: istorio saietsezina) – Javier Jurado (Comillas Eliz Unibertsitatea)
12:30 – ¿De dónde nacen nuestras creencias irracionales? Una explicación evolucionista (Nondik datoz gure sinesmen irrazionalak? Eboluzioan oinarritutako azalpena) – Hector Garcia (Texas A&M University San Antonio)
* Hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko itzulpena egongo da.
13:00 – Galderak
13:30 – Itxiera. Eva Garnica (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea) eta Pablo Malo (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea)
Izen-ematea
Sarrera doan, aretoaren edukiera bete arte, baina bertaratu nahi izanez gero izen-ematea gauzatu behar da martxoaren 21etik aurrera, kzk.ehu@gmail.com helbidera mezua bidaliz honako datuekin: izen-abizenak eta lantokia adieraziz. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, zuzenean ikusi ahal izango dituzte, streaming bidez, EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.
Eboluzioa eta neurozientziari buruzko jardunaldiak 2025
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 16:00etatik 14:15etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
- Helbidea
- Abandoibarra, 3, Bilbo