“El secreto de la naturaleza” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia Zarautzen

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala datorren maiatzaren 19an, asteartean, 19:00etan ikusi ahal izango da Zarauzko Modelo Aretoan. Sarrera librea eta doakoa izango da eserlekuak bete arte.
Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.
55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”.
Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Guillermo Roarekin, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren zuzendaria.
ZarautzOn Elkartea, EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak, eta DIPCk antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.
“El secreto de la naturaleza” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia Zarautzen
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Modelo Aretoa.
- Helbidea
- Zigordia kalea, 1., Zarautz