Erantzuna da batzuei bai interesatzen zaiela, eta aurkikuntza berri horren inguruabarrak zirraragarriak dira. Lehenik eta behin erloju zirkadianoa zer den gogorarazi behar dugu. Erritmo zirkadianoak 24 ordu inguruko zikloa jarraitzen duten aldaketa fisiologikoak dira. Adibidez, gure esna aldia/loaldia. Jetlag deritzona […]
Fisika Erreferentzia esparru kuantikoek kokapen ugari izan ditzakete aldi berean, fisika klasikoaren ikuspegia desafiatuz. Ohiko fisika kuantikoak erreferentzia esparruak baztertzen zituen, baina ikertzaileek erakutsi dute hauek gainezarpena, korrelazioa eta gertaeren ordena bera baldintzatzen dituztela. Halaber, grabitate kuantikoaren ikerketan lagundu dezakete […]
Ingalaterratik eman du elkarrizketa Edurne Redondo Negretek. Gauza berriak ikasteko eta zekienetan gehiago sakontzeko gogoak bultzatuta iritsi zen hara, beste zenbait lekutan izan ondotik; horrenbestez, gaztea den arren, ibilbide aberatsa izan du. Beste hainbat ikaslek bezala, ziurtasun handirik gabe hasi […]
Kimika UPV/EHUko Katalisi metalikoa eta Organokatalisia Ikerketa Taldeak metodologia berritzaile bat garatu du zenbait molekula desimetrizatzeko, enantiomero zehatzak selektiboki sortuz. Horrek egitura berriak sortzeko aukera ematen du, balizko aplikazio terapeutikoekin. Prozesu horretan, kobrezko katalizatzaileak erabiliz, molekulen plano-simetria hautsi eta asimetria […]
Fisika Zulo beltzen azalerak grabitate kuantikoaren inguruko pistak eskaintzen ditu. Jacob Bekensteinen entropia-azalera harremana aierua besterik ez zen baina, ondoren, Stephen Hawkingek formula kuantitatibo zehatz bihurtuko zuen. Horrela frogatu zuen zulo beltzen entropia haien azaleraren araberakoa dela, eta ez barneko […]
Fisika Karbono dioxidoak (CO₂) beroari eusteko duen eraginkortasuna bere egitura kuantikoari esker da. Harvardeko ikertzaileek aurkitu dute CO₂ molekulen bi mugimendu (hula-hoop eta luzatze-malguki modukoak) elkarrekin nahasten direla Fermiren erresonantzia deritzon fenomenoaren bidez. Horri esker, CO₂-ak argi infragorria modu bereziki […]
Ingurumena EHUko Materialak + Teknologiak ikerketa-taldeak itsas jatorriko PET-botilen (itsas plastikorik ohikoenetakoa) bereizketa eraginkorra ikertu du. Aire zabalean eta itsasoan urperatutako botilak analizatu dituzte, bigarren taldekoak izanda degradazio-maila handiago daukatenak. Bereizketa optikoko sistema batekin probak egin dituzte ere, itsas eta […]
Glaziologia Ikerketa berri batek Everest mendia hazten duen faktore bat gehiago identifikatu du: “River piracy” edo ibai-harrapaketa. Fenomeno honek ibai baten arroak beste batena bereganatzea dakar, eta horrek inguruko mendiak gorantz bultzatzen ditu isostasia prozesuaren bidez, lurrazaleko pisua arintzean eragiten […]
Irantzu Vergara UPV/EHUko IBeA ikerketa-taldeko ikertzaileak aldi berean zenbait antibiotiko-familia analizatu ahal izan ditu barazkietan eta zizareetan. “Antibiotikoak eta antimikrobianoak pertsonengan eta animalietan modu masiboan erabiltzearen ondorioz, substantzia horiek espero ez zen ingurumeneko laginetan agertu dira”. Gorputzean guztiz metabolizatzen ez […]
Ikertzaile horietako bat da Erik Isasmendi, UPV/EHUko Geologia Saileko doktoratu aurreko ikertzailea. Ikerketa hau bere doktorego-tesiaren parte da, eta haren nondik norakoak ezagutu ahal izan genituen pasa den maiatzaren 15ean, Bidebarrieta Liburutegian eman zuen hitzaldian: “Dinosauro haragijaleak ehizatzen Iberiar penintsulan” […]