2009an frogatu zen heste-zelula ama bakar batetik (LGR5+) heste-organoideak sor daitezkeela, eta ordutik, hainbat zelula ama ezberdinetatik garatu dira: heste-ehunean dauden zelula ametatik, zelula ama enbrionarioetatik edo induzitutako zelula ama pluripotenteetatik. Organoide hauek ahalmen handia dute gaixotasunak modelatzeko eta immunitate-sistemaren […]
Izaki bizidunak ez dira sekula bakarrik bizi. Edozein ingurutan egonda ere, makina bat organismok egingo diete konpainia, hala begi bistakoek, nola mikroskopikoek. Eta, gainera, inguruko aldagaiek ere baldintzatuko dute haien bizitza eta jarduera. Aniztasun eta elkarreragin horren adibide paradigmatiko bat […]
Mendi garaietan edo polo inguruko paisaia zurietan, badira erraldoi izoztuak. Gaur, gure kirikiñoak glaziarren mundura eramango gaitu: elur metaketatik sortzen diren izotz-masa handietara, ibai geldoen moduan behera irristatzen direnak. Lurraren gainazalaren % 10 estaltzen dute, eta latitude edo altitude handiko […]
Gure planetan dugun bizitza, neurri handi batean, lurpeko biodibertsitate-aniztasunean oinarritzen da. Izan ere, lurrean dauden ekosistema konplexuak mantentzeko zerbitzu kritikoak eskaintzen ditu lurrazalak; hala nola, elikagaiak ekoiztea, karbonoa biltegiratzea, higadura kontrolatzea eta ura erregulatzea. Hala ere, azken mendeko giza ekintzek […]
Minbizia da mundu osoan heriotza gehien eragiten dituen kausetako bat; 2020an, adibidez, hamar milioi heriotza inguru eragin zituen. Kalkulatu da kasu horien % 13-18 infekzio mikrobianoek eragindakoak direla. Orain arte, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) hamahiru mikroorganismo sailkatu ditu kantzerigeno […]
Fritz Haber ikertzaile alemaniarra izan zen nitrogeno atmosferikoa erauzi zuen lehen gizakia. 1907. urtean gertatu zen, eta amoniakoa sintetizatzen zuen erreakzio horrek garaiko gosetearekin amaitu zuen. Izan ere, Haberrek lortutako aurkikuntzari esker bikoiztu egin zen munduan eskuragarri dugun nitrogeno kantitatea […]
Flamenkoen 20.000 bikote inguruk izan dituzte negu bereziki euritsu honen onurak eta Fuente de Piedra urmaelean ari dira ugaltzen, lerro hauek idazten ari naizen tokitik berrogeita hamar kilometro ingurura. Urmael gazi honetan ornogabe txiki ugari dago, baita zianobakterioak eta flamenkoek […]
Beherakoa Beherakoari auzo-erdaretan diarrea eta diarrhée esaten zaio, grekerazko diárroia hitzetik, zeinak «alde guztietatik jariatzea» esan nahi baitu. Honela definitzen da: sabel-uste maiztasuna handitzea edo gorozkien trinkotasuna murriztea; hau da, gorozkiak ohi baino bigunagoak edo likidoagoak izatea. Asaldura honen jatorria […]
Botika berrien aurkikuntzan sarri egon dira zorizko gertaerak. Beharbada, entzutetsuena Alexander Flemingek esperimentuak egiteko zituen mikroorganismo-plaketariko bat Penicillium onddoak kutsatu zuenekoa da. Itxura denez, Fleming doktoreak jai egun batzuk hartu zituen, eta, bueltatu zenean, bakterioak zituen plaketariko bat onddo batek […]
Izan ere, hainbat faktore etiologiko identifikatu dira obesitatearen garapenean eragina dutenak. Horien artean, gero eta arreta handiagoa berenganatu dute hesteko mikrobiotaren asaldurek (disbiosi izena ematen zaie). Izatez, ikerketa ezberdinek erakutsi dute pertsona obesoen hesteko mikrobiotaren osaera pertsona osasuntsuek dutenaren ezberdina […]