Orangutanak eta ni (2021) Karmele Llano albaitariaren istorioa da. Bertan, Borneoko oihanetan bizi diren orangutanak zaintzen egiten duen lana azaltzen da. Berak kontatuta, Karmelek bere haurtzaroa kontatzen digu Bilbon, albaitaritzako ikasle-garaia eta baita Euskal Herriko neska gazte bat planetako leku […]
Josu Alberoren Mikrobioen mundu liluragarria (2019) liburuaren helburua mikrobioen mundua desmitifikatzea da. Jakina da kaleko jendeak informazio okerra izaten duela sarritan mikrobioez, irudi desitxuratu eta aurreiritziz betea. Oro har, mikrobioak gauza negatiboekin lotzen ditugu, eta ez gara jabetzen mikrobio gehienak […]
Zientziaren esparrua bezain zabala dugu William Bynum-ek 2012an argitaratutako Zientziaren historia txiki bat. Baita zientziaren ibilbidea bezain luzea: gauzak zenbatzen eta zeruak arakatzeari ekin zioten antzinako jakintsuetatik hasi, eta galaxien sakona aztertzen eta ordenagailu kuantikoak apailatzen ari diren espezialistetaraino. Infinituki […]
Cox-ek eta Forshaw-ek azalduko digute Zergatik den E = mc2 (2009) liburuan nola litekeen orain bertan argiaren abiaduran mugitzen ari izatea. Seguruena ez duzu sinetsiko. Hala da, ordea, eta horixe erakutsi zigun Einstein-ek E = mc2 formula ospetsuaren bidez. Irakurgaian […]
Epigenetikaren iraultza irakurgai gozagarri honetan, 2011an argitaratua, zientzia berri horren bilakabidea azaltzen digu Nessa Carey-k. Urratsez urratseko aurkikuntzek osatzen duten zientzia-abentura iraultzailea, kasu eta kontu jakingarriz harilkatua, eta gizakiontzat dituen ondorio nabarmenak inoiz bistatik galdu gabe. Iritzi arruntak zioen DNAko […]
2009an Jerry Coyne biologoak Zergatik den egia eboluzioa liburua argitaratu zuen. Baina, eboluzioa egunean-egunean berresten ari da, biologiaren ardatz izateraino erabat, zergatik da beharrezkoa horrelako liburu bat? Inork ez luke zertan libururik idatzi garbi uzteko atomoak, izan, badirela, edo Lurra […]
GPSa eta abar tresna arruntak diren garai honetan, ezin aproposagoa da Dava Sobel Longitudea (1995) liburuan dakarkiguna. John Harrison zientzialari eta erlojugile eskoziarra daukagu protagonista nagusi. Dozenaka urte eman zituen itsas kronometro zehatz bat egiten. B aina hor ibiliko dira […]
Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok darabilena Descartesen hutsegitea (1994) liburuan: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz, behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa […]
Animalien aferak liburuan (2011) animaliak aztertzean aurkitu ditzakegun zerbait bitxi edo deigarriak azaltzen dizkigute Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak. Nola irauten dute hauek bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza […]
Erreinu periodikoa (1995) liburuak Elementuen Taula Periodikoaren mapan murgiltzen gaitu. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena? Horri erantzutera dator Arkins-ek liburu xume honetan. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena, eskualdeen […]