Argitalpenak
Kategorien artxiboa 305 artikulu
Alkohola mundu osoan zehar gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa da. Azken urteotan, alkoholaren kontsumo intentsiboa geroz eta ohikoagoa bilakatu da nerabeen artean. Kontsumo mota hau denbora tarte laburrean alkohol kantitate handia edatean datza. Garunak nerabezaroan zehar garapen prozesu konplexuak pairatzen […]
Emakumeen emozio-zurrunbiloa erditzean
Erditzea prozesu indibidual eta konplexua da, emakume bakoitzaren bizitzan mugarri dena. Erditze-gertaeran prozesu fisiologikoen eta psikologikoen arteko erlazioa gertatzen da, emakumearen, semearen edo alabaren ongizatean eta amaren eta bikotearen arteko harremanean eragina izan dezaketen gizarte-, ingurumen-, antolamendu- eta politika-testuinguruek eraginda […]
Fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologia
Fabrikazio-gehigarria geruzaz-geruza piezak eratzean oinarritzen den produkzio kontzeptu berria da. Fabrikazio-gehigarriaren barneko teknikek duten izaera dela eta, orain artean fabrikazio-teknika tradizionalek inposatutako diseinu mugak gainditzea ahalbidetzen dute. Material mota anitzetan lan egin dezaketen arren, lan honetan material metalikoetan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko […]
Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak
Kanal ionikoak, mintz zelularretan zehar ioien fluxua ahalbidetzen duten poroak sortzen dituzten mintz-zeharreko proteinak dira, mintz plasmatikoan baita organuluen mintzetan ere agertzen direlarik. Egituraren aldaketa txikien bidez kanal hauek itxita egotetik irekita egotera pasatzen dira, 10 milioi ioi/segundoko fluxua ahalbidetuz […]
Alfa-sinukleina proteina, Parkinsonaren diagnostikoan biomarkatzaile
Parkinson gaixotasuna nahasmendu neurodegeneratibo motore ohikoena da. Mundu mailan, 60 urtetik gorako biztanleriaren %1-2ri eragiten dio, eta 80 urtetik gorako biztanleen %4ri. Prebalentziak gora egiten du adinarekin, eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz, datozen hamarkadetan nabarmen gorago egingo duela aurreikusten da. Parkinson […]
Metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea, hidrogenoa lortzeko
Hurrengo urteetan aldaketa garrantzitsuak gertatuko dira energiarekin loturiko sektorean, eta gizartean oro har. Izan ere, Europa Batasunak 2050erako karbono neutraltasuna lortu nahi du. Are gehiago, Parisko akordioaren helburuak ere indarrean ezarri nahi ditu. Hori dela eta, Europa Batasunak Hidrogenoaren Europako […]
Karbohidrato hartzigarri baxuko dieta hesteko gaixotasunen maneiuan
FODMAP kate motzeko eta hartzigarriak diren karbohidrato eta poliolen taldea izendatzeko erabiltzen den ingelesezko akronimoa da, «Fermentable Oligosaccharides, Disaccharides, Monosaccharides and Polyols» ize naren siglak biltzen dituena. Karbohidrato talde honen barruan azpitalde ugari daude eta bakoitzean molekula desberdinak sailkatzen dira […]
Balizko molekula fotoaktibo multifuntzionala
Maila molekularren gertatzen dena agerian jartzea ezinbestekoa da hainbat gaixotasunen zergatia eta mekanismo ulertzeko, eta bide batez, haien kontra sendagai aproposa bilatzeko. Diagnosia hau egiteko argia igortzeko gai diren molekula organikoak hautaketa aproposa da. Izan ere, fluoreszentzia baliabide sentikorra eta […]
Fruktosaren kontsumoak eragin ditzakeen osasun arazoak
Nahiz eta azken urteetan obesitatearen tratamendu posibleen inguruan asko ikertu eta aurreratu den, oraindik ere lehen mailako osasun-arazoa da mendebaldeko gizartean. Izan ere, obesitatearen prebalentziak etengabe jarraitzen du handitzen eta ondorioz, mundu-mailan heriotza goiztiarren eragile nagusienetakotzat jotzen da. Jakina izan […]
Alan Turing, morfogenesiaren oinarriak matematikarekin azaltzen
1952 urtean, The Chemical Basis of Morphogenesis artikuluaren argitalpenarekin, Alan Mathison Turing matematikariak biologia matematikoaren arloa aztoratu egin zuen ideia iraultzaileak berera ekarriz. Ordutik, ideia horiek zientziako arlo ezberdinak elikatu izan dituzte, adibidez, matematika, fisika eta adimen artifiziala. Morfogenesia enbriologiaren […]