Baliteke matematiketan trebeak ez galera pentsatzea, baina gizakiok sen matematiko zorrotza daukagu, gure bizitzan oso goiz azaleratzen dena. Gizakiak ez diren animaliek ere badute nolabaiteko gaitasun matematikoa, askoz mugatuagoa bada ere. Adibidez, frogatu egin da hegazti eta ugaztun batzuek zenbakien […]
Claudia Joan Alexander 1959ko maiatzaren 30ean jaio zen Vancouverren (Kanada), nahiz eta familia Silicon Valleyra (Kalifornia, AEB) joan zen bera jaio eta hilabete gutxira. Ama korporazioko liburuzaina izan zen Intel multinazional teknologikoan, eta aita gizarte langilea zen; neba bat eta […]
Botika berrien aurkikuntzan sarri egon dira zorizko gertaerak. Beharbada, entzutetsuena Albert Flemingek esperimentuak egiteko zituen mikroorganismo-plaketariko bat Penicillium onddoak kutsatu zuenekoa da. Itxura denez, Fleming doktoreak jai egun batzuk hartu zituen, eta, bueltatu zenean, bakterioak zituen plaketariko bat onddo batek […]
Izan ere, hainbat faktore etiologiko identifikatu dira obesitatearen garapenean eragina dutenak. Horien artean, gero eta arreta handiagoa berenganatu dute hesteko mikrobiotaren asaldurek (disbiosi izena ematen zaie). Izatez, ikerketa ezberdinek erakutsi dute pertsona obesoen hesteko mikrobiotaren osaera pertsona osasuntsuek dutenaren ezberdina […]
Egiatan, baso fosilak (edo subfosilak, puristak baldin bagara) eta zohikaztegiak dira. Oro har, hondartzako hareak estalita egoten dira, eta soilik geratzen dira agerian ekitaldi meteorologiko handien edo muturreko kostaldeko dinamika baten ostean, hareazko estalki hori aldi baterako desagertzen baita, itsasertzeko […]
Ekarpen gehienak Estatu Batuetako Indar Armatuekin lankidetzan egin zituen, eta inpaktu handia izan zuen testuinguru militar eta espazialetarako anoa eta paketeak diseinatzean. Besteak beste, gizakia Ilargira eraman zuten Mercury, Gemini eta Apolo misioetarako menuak egin zituen. Haurtzaro eta gaztaroa Mary […]
Gizateriaren kontzientzia kolektiboan hertsiki errotuta mantendu izan den gertakari historiko horietako bat izan zen XIV. mendeko izurrite beltza; agian gure gizarteak noraino izan daitezkeen ahulak gogorarazten digun ohartarazpena delako. Ez da izan historiako epidemia erraldoi bakarra, baina bai latzenetako bat […]
Sepsia edo erdiondoko sukarra zen XIX. mendean Europan erdiberriak hiltzeko arrazoi nagusietako bat, hein handi batean higiene falta orokorragatik, eta, zehazki, erditzen laguntzen zuten profesional medikoen higiene faltagatik. Gaur egun oso zaila da imajinatzen; eremu kliniko eta medikoetako higiene estandarrak […]
Hizkuntza bat ezagutzeko, hiztegia jakitea ez da nahikoa, agerikoa denez. Hori horrela, hizkuntza bat deskribatzeko ahalegina egin duten askok hitz zerrenda batekin batera hitz horiek elkarrekin konbinatzeko argibide batzuk eman izan dituzte. Horrela hasten da, adibidez, euskararen gramatika-tradizioa, besteak beste […]
Emakume batek galdetu zidan behin: «Matematikaria zara?». Nire ustez, hotsandiko hitzak kontu garrantzitsuetarako dira. Beraz, honela erantzun nion: «Ez, baina ia beti ari naiz matematikei buruz pentsatzen, batzuetan lo nagoen bitartean ere bai». ─ Marguerite Lehr Marguerite Lehr 1898ko urriaren […]