Archivo de Etiquetas:: astrobiologia

Ziortza Guezuraga Astrobiologia
Espazioan ere plaken tektonikaren bila dabiltzala azaldu digu Juanma Gallegok. Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; hori da, hain zuzen, espazioan ere horren bila aritzearen arrazoia.
Fermi paradoxari erantzun posible berria ezagutu Sustaturen eskutik: bakarrik gaude eta kito. […]

Juanma Gallego Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; horregatik, espazioan ere horren bila ari dira.
Duela milioika urte, Artizarra planeta zirraragarria izateko abagunean egon zen. Ura bazegoen bertan, eta Eguzkiak planetaren lurrazala berotzen zuen. Baina, nonbait, zerbaitek huts egin zuen, eta gauzak behin betiko okertu […]

Juanma Gallego Bi meteoritotan materia organikoa aurkitu dute, gatz kristaletan babestuta. Zientzialariek proposatutakoaren arabera, ura zegoen ingurune batean sortu ziren biziaren osagai hauek, eguzki-sistema jaio eta gutxira.
Seguruenez, zientziak eta gizateriak aurrean duten erronkarik zirraragarrienetakoarekin lan egiten dute Lurretik kanpo bizia ote dagoen aztertzen dutenek. Urratzeko duten bidea, ordea, ez da erraza. Milaka argi-urtez bidaiatu duten fotoiei etekina atera behar […]

Juanma Gallego Huygens espazio zundak bertan lurra hartu zuenetik, Titanek zientzialarien arreta erakarri du. Orain, Saturnoren ilargirik handienean dunek hartzen duten norabide bitxia karga elektrikoari zor zaiola iradoki dute ikertzaileek.
Eguzki sisteman dauden munduak gero eta gertuagotik ikusi, orduan eta harridura gehiago sorrarazten dute. Azken urteotan, bereziki Jupiter eta Saturnoren ilargiek piztu dute arreta gehien. Mundu txiki horietan jarri […]

Amaia Portugal Kometen hauts arrasto garbiak aurkitu dituzte lehenbizikoz gure planetan bertan, horien bila estratosferara joan beharrik gabe. Hamar mikrometro eskaseko berrogei partikula bildu dituzte guztira, Antartikako izotz eta elur artean.
Kometen hautsak informazio mordoa eman dezake kometen beren jatorriaren inguruan, bai eta Lurraren zein eguzki sistemako beste planeten sorreran parte hartu zuten materialei buruz ere. Hala ere, ez da […]

Antonio Cantó
Ziur aski irakurriko zenidan dagoeneko biziari buruz lortzen ari garen datu berriei esker gero eta goizago kokatzen ari garela biziaren beraren sorrera. Pozgarria da azkenean arrazoi izatea. Izan ere, aurkitzen ari garena, oso lagungarria izan daiteke unibertsoan bizia aurkitzeko ahaleginetan. Azken-azken unekoa ekarri digu Virginia Techen (AEB) eta Zientzia Akademia Txinarrean [1] egindako ikerketa geobiologiko batek. Kanbriarreko bizi-eztanda […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
Asteari hasiera eman genion herentziazko gaixotasun arraro batekin, koroideremia. X kromosomari lotutako gaixotasun genetiko azpirakorra da eta hori dela eta, […]

Astrobiologoei izugarrizko jakin-mina piztu die Lur planetaz kanpoko ura egon litekeelako ideiak. Bereziki, likido egoeran egon litekeen uraz ari dira, eta zentzuz: beste hainbat aukera plazaratu diren arren, ur likidotik sortu zen ezagutzen dugun bizitza era bakarra. Bertan garatu zen bizitza eta erabateko menpekotasuna du urarekiko. Ura, balio segurua zen gure harkaitzezko planeta honetan, eta hementxe gaude ezta?
Eta izan […]