Arantxa Arzamendi Udako oporren atarian haurrekin batera esperimentu zientifikoetan murgiltzeko liburu bat gomendatuko dizuet. Liburutegi eta liburu dendak haurrentzako argitalpenez josiak ikusi ohi ditugu, besteak beste, ipuin ugari, jolaserako liburuak, eskulanak egiteko liburuak, sukaldaritza liburuak…eta baita ere zientzia alorreko liburuak […]
Amaia Portugal Hondakinen artean harrapatuta geratu den gizaki baten bihotz taupadak detektatzeko ahalmena du NASAk garatutako makina batek. Nepalen erabili berri dute, eta gutxienez lau lagun bizirik atera dituzte horri esker, lehen lurrikara gertatu eta lau egun geroago. Tamalez, aste […]
Javier San Martín 1881ean, Henri Didon apaiza dominikoak, eskola batean zegoen kirol-ekimen bat inauguratzen ari zelarik, “citius, altius, fortius” jaurtiki zien bertan zeudenei. Pierre de Coubertin ere bertan zegoen, eta hainbat urte beranduago, moldatu egin zituen hitz horiek, olinpiadetako lema […]
Koldo Garcia Aurreko atalean informazio genetikoak helize batean bidaiatzen zuela esan genuen. Baina nola kopiatzen zen informazioa? Nondik nora zihoan informazioa? Informazioa irakurtzeko gai izango ziren ikertzaileak? Eta informazio hori maneiatzeko? Urte gutxitan genetikak abiadura handia hartu zuen eta DNAren […]
Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Itziar Angulo Pita Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak taldeko ikertzailea da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Hala ere, aitortu digu inoiz ez zuela erabaki ikertzaile izatea: “Behin, taldeko nire irakasle batek esan zidan, ikertzen hasi nintzenean, epe baten […]
Amaia Portugal Gizakiek ez ezik, ugaztunek, hegaztiek eta beste zenbait izakik kontzientzia badutela egiaztatu dute askotariko ikerketek. Horri lotuta, 2012an Kontzientziaren Cambridgeko Adierazpena plazaratu zuten zenbait adituk, animaliek ere sentitzen dutela eta ongi tratatuak izan behar dutela gogoraraziz. Zerk bereizten […]
Maria José Moreno Zigoto bakarretiko bikiek ez dituzte beti gene berdin-berdinak, eta hori lagungarria da zientziarentzat. Izan ere, obulu eta espermatozoide berberek sortuak izan arren gene-ezaugarri desberdinak erakusten dituzten anaia-arrebek aukera ematen dute bestelako banakoen kasuan etikak ezarriko lizkigukeen mugak […]
Gaurkoan, berriz, txanponaren beste aldeari begiratuko diot, hau da, euskarak ikerketaren arloan duen egoerari. Hasi aurretik esango dizuet, jarraian azalduko dudana nire iritzi propioa dela eta, ondorioz, eztabaidagarria. Euskarazko zientzia-ekoizpenari buruzko informazio objektibo eta sakona lortu nahi duenak Karmele Artetxeren […]
Amaia Portugal MITeko bi ikertzailek ekuazio bat sortu dute, teknologia batek datozen hilabete eta urteetan izango duen garapena neurtzeko. Patenteei eta batez ere haien kalitateari erreparatu diete horretarako, kantitateari baino gehiago. Komunikazio optikoa eta haririk gabekoa, hiru dimentsiodun inprimagailuak eta […]
Javier San Martín EGB ikasi dugunoi, mundua goitik behera eroriko zaigu Penintsulako hegoaldera bagoaz, edo Salamancara eta Extremadurara jotzen badugu. Izan ere, desikasi egin beharko genuke ikasia genuen hura, edo agian zapuztu egingo zaigu lurralde horietaz genuen irudia, ez baitugu […]