Ohiko irudia da unibertsoari buruzko dokumental eta erreportajeetan: astro batek bestea irensten duenekoa. Irudi harrigarriak dira, zalantza izpirik gabe, kasu gehien-gehienetan irudikapen artistikoak diren arren. Baina irudimena pizteko modukoak dira. Neutroi izar batek bikotekidea irensten, edo bi zulo beltz talka […]
Emakumeek bi aldiz probabilitate gehiago dute, eskatu gabe ere, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteari buruzko aholkuak jasotzeko. Hala gertatzen da unibertsitate ikasleek profesionalen bidez informazioa informalki bilatzen dutenean. Lan munduarekin harremanetan jartzeko modu bat da, eta enplegu aukerak ezagutzen […]
Zientziaren oinarrietako bat da emaitzak errepikatu ahal izatea. Hau da, esperimentu bat baldintza berdinetan eta prozedura berdinarekin errepikatzen bada, emaitza berberak lortu beharko lirateke. Hori posible egiteko, ikertzaileek azaldu egin behar dituzte esperimentuaren xehetasun guztiak eta berri eman emaitzei buruz […]
Sari hau, ordea, ez zen garapen teknologiko aipagarri baten sortzaileei emandako aitortza soilik; gaur egun, industria garrantzitsu baten interesa dute atzetik bateria hauek: autogintzarena. Izan ere, erregai fosilen ekoizpen-arazoak eta agortzeak energia elektrikoa erabilita mugitzen diren autoen garapena bultzatu du […]
Itziar Irakulis Loitxate Etxanoko baserri batean jaio zen, eta beti egon da naturaz inguratuta. Hala, behatzeko, esperimentatzeko eta jakin-mina asetzeko aukerak izan ditu, eta etxekoek ere ikertzera bultzatu dute. Eskolan ere, zientzietako gaiak zituen gustukoen. Unibertsitateko ikasketak aukeratzeko garaia iritsi […]
Ezti-txori erregeordea, Anthochaera phrygia izen zientifikoduna, Australian bizi den hegazti txiki bat da. Kontinente ekialdeko basoetan bizi da eta azken hamarkada hauetan bere populazioa modu kezkagarrian murriztu da. Hain zuzen ere, une honetan arriskuan dagoen espeziea da eta nagusiki habitat […]
Klima-larrialdiak eta bere ondorioek hamaika ertz dituzte. Aurreko batean hona ekarri genuen basoen gene-dibertsitateak klima-aldaketari nola egiten dion aurre. Gaurkoan beste ingurune batera begira jarriko gara klima-aldaketa eta gene-informazioa gurutzatzen diren lekua ezagutzeko. Orain hondartza-sasoian bete-betean gaudela, itsasora bidaia bat […]
Gutxitan erreparatzen diegu kakalardoei, baina zenbait espeziek portaera guztiz bitxiak dituzte, batez ere haien ondorengoak babestu behar dituztenean. Portaeren artean, agian ezagunena kakalardo pilotagileena da. Intsektu horiek gorotzak bilatzen dituzte, eta, horiekin pilotak sortzen dituzte, bertan arrautzak jarri eta, larbak […]
Gaur egun kaskoaren erabilera derrigorra bada ere txirrindularitza profesionalean, ez zen horrela izan 2003. urtera arte. UCI elkartea (The Union Cycliste Internationale) 1991n kaskoaren nahitaezko erabilera ezartzen saiatu zen, baina zenbait txirrindulari ez zeuden ados; ondorioz, UCIk atzera egin behar […]
Eguneko lehenengo argi-izpiekin batera txoriak abesten hasten dira. Beren kantuarekin esnatu egiten gara eta gure bizitzen soinu-bandaren parte dira. Hirietan nahiz landetan txio egiten dute txoriek, baina argi dago hirietako eta landetako inguruneak guztiz ezberdinak direla. Horrek eraginik ote du […]