Javier Duoandikoetxea Bizitzen ari garen aro berezi honetan, askotan aipatu digute zientziaren balioa eta beharra. Matematikak ere bere ekarpena egiten du, epidemien bilakaera aurreikusteko tresnak eskura jartzen baitizkigu, besteak beste. Horretarako proposatu ziren lehen eredu matematikoek laster beteko dute mendeurrena […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Mundu osoko milaka hiri mapa aztertu dituzte, hirien barne konektibitatea eta herrialde batzuen eta besteen konektibitatearen arteko aldeak ebaluatzeko. Horretarako, Open Street Map sarbide libreko proiektuak biltzen dituen mapak erabili dituzte. Mapen bidez zenbait ezaugarri kuantifikatu […]
Juanma Gallego Otsoak Yellowstoneko parkean sartu izanagatik, bertako ekosistemetan eragindako beste ondorio bat berretsi dute ikertzaileek: harrapakariek belarjaleen populazioen gainean egiten duten kontrolari esker, bertako zuhaitz zaurgarriak berreskuratzen ari dira. Zientzia harrigarria da ekologia, baina baita eremu labainkorra ere: ekologoek […]
Gorka Larrinaga Pandemiak XXI. mendeko mehatxu nagusien artean kokatuta daudela askotan irakurri eta entzun dugun arren, onartu beharrekoa da hiritar gehienok, osasun munduan lan egiten dugunok barne, ez genuela espero neurri honetako osasun-krisi bat. Munduko potentzia handienen egitura sozial, ekonomiko […]
Ainara Sangroniz eta Leire Sangroniz Txikiak, handiak, koloretakoak, lodiak, meheak… Mota askotako eskularruak daude: hotzetik babesteko balio dutenak, sukaldean erabiltzen direnak berotik babesteko edota zenbait kiroletan erabiltzen direnak. Baina oraingoan, besteak beste, osasun arloan eta laborategietan erabiltzen diren eskularruak izango […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Greziarrek miltos deitzen zioten okre gorriaren barietateari propietate bikainak egozten zizkioten antzinate klasikoan, eta, ondorioz, oso preziatua zen. Itsasontziak egoera onean mantentzeko pigmentu gisa, nekazaritzan, kosmetikan eta baita medikuntzan ere erabiltzen zen. Miltos-a goethita (burdina oxido-hidroxidoaren […]
Juanma Gallego Txinpantzeen bokalizazioei erreparatuta, ikertzaileek ikusi dute giza hizkuntzetan erabiltzen den frekuentzia berdinean mugitzen dutela ahoa. Proposatu dutenez, ezaugarri hau mintzamenaren eboluzioaren abiapuntuan egon daiteke. Iraganari begira jartzen garenean, argitzeko dagoen misterio handienetakoa da mintzamenaren agerpena. Espezialitatearen arabera bideratu […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Simone Eizagirre Bakerrek Cambridgen egon beharko luke, doktoretza egiteko presatzen, baina COVID-19a dela eta hartutako neurriek Errenterian geratzera behartu dute. Itxialdiak une egokian harrapatu du, dena den, eta ez du dena bertan behera utzi beharrik […]
Josu Lopez-Gazpio SARS-CoV-2ak hainbat ondorio latz ekarri ditu, zalantzarik gabe. Besteak beste, birusarekin batera heriotza, gaixotasuna, gizarte eta ekonomia krisia eta langabezia iritsi dira. Akademiaren mundua ere ez da aparte gelditu, eta ikerketan ere ondorioak nabaritu dira. Espero zitekeen bezala […]
Arturo Apraiz Plaka-tektonikaren eredua Meso- eta Neo-Arkearrean zehar (3.2 eta 2.5 Ga) garatu zela baieztatzeko hainbat datu geologiko daude. Plaka-tektonikak, jada, sekretu gutxi ditu geologoentzat (Apraiz, 2004), baina nolakoa zen Lurraren eredu tektonikoa horren aurretik? Hori ez dago hain argi […]