Juan Ignacio Pérez Iglesias Ezagutzen ditugu jarduera fisikorik ez egitearekin loturik daudela gaixotasun kroniko eta heriotza goiztiar ugari. Gero eta datu gehiagoren arabera, antzeko ondorioak ekar ditzake sedentarismoak. Duela gutxi arte, osasun egoera aztertzen zieten pertsonek beraiek ematen zuten jarduera […]
Juanma Gallego Antzinako eskuizkribuetan erabiltzen zen tindagai baten errezeta galdua berreskuratu du ikertzaile talde batek, oinarrian dagoen molekula identifikatuz. Kontserbazio eta zaharberritze lanetarako garrantzi handiko pausoa izan daiteke. Zaharren kontakizunak eta denboran zehar mantendutako kondairak. Horiek bai altxor handiak! Eta […]
Uxue Razkin Heriotza onartu ondoren, berriz ere bizitza zure gain hartzea zaila da. Egoera horrek bat-batean asaldatzen zaitu eta zalantzati agertzen zara; bertigoa ematen duen erabakia da, ezbairik gabe. Dottie Thomasentzat pozgarria zen bere pazienteak ospitaletik nola irteten ziren ikustea […]
Josu Lopez-Gazpio Paladioa beti izan da metal garestia. Ezaugarri fisiko eta kimiko oso interesgarriak ditu eta naturan ez da oso ugaria, hortaz, ez da arraroa bere prezioa garestia izatea. Hala eta guztiz ere, paladioaren prezioak izugarrizko gorakada izan du. Joerak […]
Javier Duoandikoetxea Duela ehun urte, 1920ko apirilaren 26an, hil zen Srinivasa Ramanujan, matematikaren historian aurki dezakegun pertsonaia harrigarrienetako bat. Hogeita hamabi urte zituen. Infinitua ezagutzen zuen gizona (The man who knew infinity) filma ikusi duenak pentsa lezake gidoilari ausart batek […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Duela urte batzuk arte, ezaugarri jakin bat zer neurritan zegoen konfigurazio genetikoaren mende, eta zenbat banakoa garatzen den ingurunearen mende aztertzeko, familia ezberdinetan hazten diren obulu bereko bikietan ezaugarri hori zertan zen desberdina aztertu behar zen […]
Juanma Gallego Unibertsoan gertatzen diren fenomenoen artean, izarren heriotzan sortzen diren supernobak dira muturrekoenetakoak. Guztiz bitxia den bat atzeman dute orain, eztanda duela 3.600 milioi urte gertatu zen arren. Pertsona baten garrantziaren eta aberastasunaren arabera izan ohi da ere haren […]
Uxue Razkin Tina Negus zoologoak (Erresuma Batua, 1941), hamabost urte zituenean, teoria zoro bat proposatu zuen baina inork ez zion sinetsi, ez bere geologia irakasleak, ez bere jaioterriko museoko ikertzaileek. Hala ere, horrek ez zuen esan nahi oker zebilenik. Organismo […]
Leire Sangroniz eta Ainara Sangroniz COVID-19 gaixotasuna dela eta, azkenaldian bolo-bolo dabil maskaren gaia. Osasun-larrialdi egoera honetan, osasun-langileentzat premiazkoak dira maskarak, SARS-CoV-2 birusetik babesteko. Kalean ere, gero eta gehiago hasi gara maskarak erabiltzen, eta botiketan agortuta egon dira hainbatetan. Mota […]
Koldo Garcia Azken asteotan birus batek gure bizitzak irauli ditu. Urtarrilaren bukaeran, oraindik urrunetik zetorren zurrumurrua baino ez zenean, Miren Basarasek aurkeztu zigun birus berria Zientzia Kaieran bertan; Josu Lopez-Gazpiok ere birusei buruzko argibideak eman dizkigu, birusak nolakoak diren azalduz […]