Juanma Gallego Elektromagnetismoan oinarritutako teknologia erabilita, geologoek ikusi ahal izan dute nolakoa den itsaspeko dortsal baten egitura: 120 kilometro arteko sakontasunera iritsi dira. Atlantis haustura, Hotsput mendia, Meteoro Handia guiota, Vøring goi-ordokia edota Viking sakonunea… fantasiako mundu batetik ateratako izenak […]
Josu Lopez-Gazpio Ahoan bueltaka daukagu egun guztian zehar, gora eta behera, ezkerrera eta eskumara. Listua. Funtzio garrantzitsuak ditu: digestioan laguntzen du eta bakterioen aurkako babesa ematen du, esaterako. Hala ere, listuaren erabilera harrigarri bat benetakoa den edo ez ebazteko ikerketa […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Regina Juanbeltz Zurbanoren ibilbidea ikusita, batek izan dezake irudipena hasieratik zuela garbi Farmazian ikertzaile izango zela. Bada, irudipenak askotan okerrak diren arren, oraingoan errealitatearekin bat datorrela baieztatu du Juanbeltzek berak. Hain zuzen, batxilergoan zientzietako adarrean […]
Juanma Gallego Duela hainbat urtetik ezagutzen da Marten metano isuri txikiak badirela, baina konposatu horren aztarnak jarraitzea oso zaila da. Orain, eta aurrenekoz, bi tresna desberdinekin egiaztatu ahal izan dute halako isuri bat gertatu dela. 2013ko ekainaren 16an izandako metano […]
Idoia Mutiloa eta Maria Zubiria Negua gerturatzen den heinean, gero eta gizaki gehiago ikusten dira ondoezik edota gaixorik. Urtero, gizakiarentzat ezagunak diren munstroak ageri dira, hala nola katarroa eta eztarriko mina. Arazorik handiena munstro horiei aurre egitea da, eta, horregatik […]
Uxue Razkin Gizakion metabolismoari buruz ikertu zuen Gerty Cori biokimikariak bere senar Carlekin batera. Zehazki, euren lana ezaguna egin zen gai izan zirelako gure gorputzean ematen den ziklo interesgarri bat azaltzeko: Coriren zikloa. Bada, zertan datza? Oro har, gibelaren eta […]
Juanma Gallego PNAS aldizkarian argitaratutako bi ikerketek baleen migrazioari buruzko zalantzak argitu dituzte. Fosilak aztertuta, ikusi dute gutxienez 270.000 urte atzera doan jarduna dela, eta satelite bidezko neurketen bitartez ondorioztatu dute baleak batez ere oroimenean oinarritzen direla bidaian zehar janaria […]
Josu Lopez-Gazpio Matematikoki, egin daitekeen soinu desberdinen kopurua infinitua da. Espektro entzungarria zenbakizko eskala bat da, hortaz, teorian, gure entzumen-aparatua identifikazioak egiteko gai den tartean -20 Hz-tik 20 kHz-ra- edozein soinu egin daiteke. Soinuak bibrazio maiztasunekin lotu daitezke, esaterako, soka […]
Koldo Garcia Gabonetan bazkari bat egiteko ohitura dugu unibertsitate garaiko lagunok. Bertan urteak eman duenaren berri ematen diogu elkarri, egunean jartzen gara eta pasadizoak gogoratzen ditugu. Genetikan lan egiten dudala eta, azken bazkarian bi galdera egin zizkidaten: bata, familia batean […]
Juanma Gallego Loa astean zehar nola banatzen den aztertu dute zientzialariek, eta ondorioztatu dute amarru egiterik ez dagoela: astean zehar lo egin ez duguna ezin dugu asteburuan berreskuratu. Umeei handitan zer izan nahi duten galdetzen zaienean, ez dugu espero horietako […]