Batez ere Mendebaldeko gizarteetan gero eta jende gehiagok ardura berezia dauka dietarekiko, bizimodu azkarra eta elikagai ultraprozesatuak gero eta zabalduago dauden honetan inoiz baino errazagoa baita nork bere burua gaizki elikatzea. Arazoa dirudiena baino larriagoa da, behin baino gehiagotan aipatu […]
2010. urteko abendu hasieran Science aldizkari entzutetsuak A Bacterium That Can Grow by Using Arsenic Instead of Phosphorus artikulua argitaratu zuen. Izenburuak berak argi uzten zuen bezala, lan horretan Felisa Wolfe-Simon eta haren lankideek aurkikuntza iraultzaile baten berri eman zuten […]
Gaur egun, makina aurreratuenak ordenagailuak dira, eta haien programarik eraginkorrenak, adimen artifiziala eragile eta prozesatzaile dutenak. Teknologia hori jende xehearen eskutan ugari da, eta gailuen dirdirak, erabilera-etekinak eta usain gabeziak hainbat ekintza eta ondorio estaltzen dituzte haien atzean. Hala, aurrerakuntza […]
Preeklanpsia haurdunaldiko arazo larria da. Mundu mailan haurdunen % 5 ingururi eragiten die, eta % 2ri gure inguruko herrialdeetan. Honako hauek dira preeklanpsiaren ezaugarriak: tentsio arteriala igotzen da, maiz proteinuriarekin lotuta (gernuaren bidez proteinak galtzea, giltzurrunetako kaltearen ondorioz), likidoak atxikitzen […]
Iraia Garcia Santisteban biokimikariarentzat betitik izan da erakargarria ikerketa-mundua. Tira, txiki-txikitan ile-apaintzailea izan nahi zuela aitortu du, barre artean, baina, gerora, bere erreferenteak zientziara bideratu dute, bereziki, DBHn izan zituen bi irakasle, natur zientzietakoa, eta biologia eta kimikakoa (biak emakumeak) […]
Azken hamarkadetan, material genetikoa ikertzeko tresnetan egindako aurrerapenei esker, zientzialariek landareen eboluzioari buruzko aurkikuntza liluragarriak egin ahal izan dituzte. Egun, badakigu lur-landareen eta beren arbaso diren ur gezatako algen artean konexio ugari daudela, lur landareek lurrera iritsi baino askoz lehenago […]
Behiak marra zuri-beltzez margotzen badira eta zebren itxura eman, murriztu egingo da jasotzen duten euli-ziztaden kopurua. Lan honek jaso du biologiako saria. Ikertzaileek hiru behi multzo aztertu zituzten: behi arruntak, marra beltzez margotutakoak eta marra zuri-beltzez margoturikoak. Azken hauek zebra […]
Automatika eta Kontrolaren arloan erabiltzen diren adimen artifizialeko teknika hauen artean, sistema adituak, logika lausoa, algoritmo ebolutiboak eta neurona-sare artifizialak aurkezten dira. Honez gain, hauen nondik-norakoak eta aplikazioak aztertzen dira. Sistema Adituak 70. hamarkadan hedatu zen teknika bat da, non […]
Abenturari ekiteko, 20.000 urte inguru egin behar dugu atzera. Aldi horri Azken Maximo Glaziar deritzo, hau da, unerik hotzena, zeinetan azken glaziazioko izotz mantu eta kasko kontinentalek aurrerapen handia egin zuten ipar hemisferioan. Izotz pilatze hori gertatu zen itsasoko ur […]
Jeanne Villepreux-Power (1794-1871) Frantziako naturalista autodidakta bat izan zen, eta bere zientzia esperimentu gehienak Messinan (Italia) egin zituen. Bertan asmatu zituen akuarioak, egun ezagutzen ditugun moduan, animalien bizimoduarekiko zuen jakingurari esker. 1794ko irailaren 25ean jaio zen Juillac komuna frantsesean, Akitania […]