Horrelako proiektu bat garatzea erronka handia da. Batetik, eredu handiak entrenatzeko konputazio-ahalmen izugarria behar da. Adibidez, kalkulu guztiak prozesadore grafiko (GPU) bakar batean burutuz gero, 180 aste beharko lirateke Latxa eredu handiena entrenatzeko. Zorionez, guk LEONARDO super-konputagailua erabili ahal izan […]
Neurozientzia Nature Metabolism aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, maratoilarien garuneko mielina-mailak aztertu dituzte. Emaitzek erakutsi dute lasterketaren ondoren mielina gutxitu egiten dela zenbait eremutan, baina bi hilabetera guztiz berreskuratzen dela. Horrek adierazten du mielinak energia-iturri gisa joka dezakeela erresistentzia-ariketan, garunaren metabolismo […]
Bullyingak osasun mentalean eragina izan dezakeela sumatzen zen, baina orain zenbakitan zehazten hasi da. Bullying and mental health, Martha R. Villabona. Lege kuantikoak betetzen dituzten partikulak aztertu nahi badira, baina hauek abiadura erlatibistetan mugitzen badira, kuantika eta erlatibitatea batu behar […]
Eguraldi zakarra egiten zuen egun horietako batean, ez zuena gogorik ematen paseo atsegin bat egitera ateratzeko, telebistaren aurrean geratu nintzen. Sofan kiribilduta, zappinga egiten ari nintzela, docu-reality motako sail batekin egin nuen topo. Saila horrek Alaskako meatzari talde batzuen eguneroko […]
Iraupen luzeko ariketak energia-erreserbetara jotzera behartzen du giza gorputza. Maratoi bat egiten denean, adibidez, gorputzak nagusiki karbohidratoak kontsumitzen ditu energia-iturri gisa, hala nola glukogenoa, baina, giharretan glukogenoa agortzen denean, gantzetara jotzen du. Garunean, mielinak neuronak inguratzen ditu eta isolatzaile elektriko […]
“Jendeak uste du diziplina batzuk besteak baino hobeak direla” dio Alex James Zeelanda Berriko Canterbury unibertsitateko matematikariak. Berak gidatu zuen fenomenoari buruzko azken azterlanetako bat. “Eta txartzat hartzen ditugunetan emakume ugari daude”. James eta egilekideen azterlana eLife aldizkarian argitaratu zen […]
Gaixotasun honetan Substantia nigra pars compacta-ko (SNc) neurona dopaminergikoen galera progresiboa gertatzen da, bide nigroestriatalaren funtzio desegokia eraginez. Neuronen heriotzan parte hartzen duten hainbat mekanismo zelular eta molekular deskribatu dira, eta nahiz eta gaixotasuna hainbat faktore genetiko eta ingurumenekoekin erlazionatu […]
Zenbait teoria proposatu dira satelite horien sorkuntza azaltzeko: harrapatutako bi asteroide direla, orbitako satelite zahar bat suntsitu ondoren horien hondarretatik sortutako bi sateliteak direla, inpaktu handi batek planetaren gainazaleko materiala jaurtiarazi zuela eta orbitan uztartu zela… Baina teoria batek ere […]
Landareen ugalketa-prozesuan polena toki batetik bestera eramateko lagungarri diren animaliak dira polinizatzaileak. Polinizazioa funtsezkoa da gure ongizaterako eta ekosistemek bizirauteko. Landare basatien % 85 inguruk eta laborantza-landareen % 70 baino gehiagok polinizazioa baliatzen dute ugaltzeko. Baina espezie polinizatzaileen dibertsitatea murrizten […]
Talde teoriaren aztergai nagusiak taldeak dira. Hainbat propietate defini ditzakegu taldeak sailkatzeko; adibidez, abeldartasuna, ebazgarritasuna, finituki sortua izatea, eta abar. Hala ere, mundu fisikoan gertatzen den bezala, batzuetan talde bati buruzko informazio partziala soilik izaten dugu eta ea informazio horretatik […]