Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere […]
Ura Ugaztun gehienok lehortarrak gara, baina badira itsasoan bizi direnak edo bizimodu urlehortarra dutenak ere. Itsastarrak dira baleak eta izurdeak. Itsas elefanteak, itsas txakurrak eta itsas lehoiak, berriz, urlehortarrak dira. Urpekari apartak dira bai batzuk eta bai besteak. Aurreko istorioan […]
Amaia Portugal Garunaren berezko opioideek zerikusi handia dute musikak eragiten duen gozamenean, Quebeceko ikerketa batean egiaztatu dutenez. Horixe bera gertatzen da sexuarekin, drogekin eta janariarekin ere. Opioide horiek blokeatzen dituen botika bat baliatuta, gustuko musika entzun eta hala ere ezer […]
Bergarako Laboratorium Museoa Antzinako objektu zientifikoen bilduma bat denbora luzean ikertu, sailkatu, zaindu eta zaharberritu ondoren, 2015eko irailean Laboratorium museoa ireki genuen Bergaran (Gipuzkoan). Museo honen funtsezko helburua da aldarrikatzea eta zabaltzea zer nolako garrantzia duten berrikuntzak, zientziak eta hezkuntzak […]
Arantxa Arzamendi Lucía Taboada (@TaboadaLucia), kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika […]
Ospitalean hartzen diren infekzioek osasun-arazo handiak eragiten dituzte, izan ere, arazo ugari sortzen dituzte, infekzioak eragiten dituzten bakterioen erresistentzia handia baita. UPV/EHUko Zaloa Bravo ikertzaileak ikusi du Acinetobacter baumannii bakteriori hainbat desinfekzio-prozesuz aurre egin arren, zelula batzuek bizirik jarraitzen dutela […]
Uxue Razkin Osasuna Ez dugu aitzakiarik. Kirola egitea ona da osasunerako. Hala berretsi egin du UPV/EHUko ikerketa batek. Bertan, jarduera fisikoa gaixo kronikoentzat onuragarria dela frogatu dute. Irantzu Ibañez Lasurtegi, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikertzaileak egiaztatu du jarduera fisikoak […]
Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atalari epigenetika deritzo. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk […]
Oxigenoa Itsas ugaztunek oso ondo egiten dute urpean igeri. Baina salbuespenak dira ugaztunen artean, ugaztun gehienontzat urpean egotea oso zaila baita. Ugaztunen birikek ezin dute uretatik oxigenorik erauzi, bistakoa da hori. Baina, horrez gain, oxigenoarekin zerikusirik ez duten bestelako arazoak […]
Amaia Portugal Hirugarren eskuko kea esaten zaio tabakoak altzari edo alfonbratan uzten duen poluzio arrastoari, eta haren albo kalteak ez dituzte gehiegi ikertu orain arte. Berkeley Laborategian egin duten lan batean ondorioztatu dutenez, kutsadura mota hori jasaten duten sagu jaioberriek […]