Teruko, edo Terry, Yamagata hirian jaio zen, Japoniako iparraldean, 1926ko irailaren 28an, familia aberats batean. Amak bultzatu zuen karrera profesional bat egin zezan, eta, zeuden aukeren artean, Medikuntza hautatu zuen. Antzinatik matxista zen herrialde batean, 1912an Emakumeentzako Medikuntza Eskola bat […]
Milaka eta milaka urtez, faktore garrantzitsu batek mugatu du gizakion bilakaera historikoa: informazioa eta ezagutza belaunaldi batetik bestera pasatu dira, baina, ahozko transmisioak bere mugak ditu. Besteak beste, informazio garrantzitsua geratu daiteke bidean, bai eta aise distortsionatu ere. Horren aurrean […]
Bularreko minbizi hirukoitz negatiboa (ingelesez TNBC, triple-negative breast cancer) bularreko minbizien artean agresiboenetarikoa da, eta, hazkuntza azkarra izateaz gain, sarri berragertzen den horietarikoa. Bularreko minbizien % 10-20 bitartean dira hirukoitz negatiboak, eta horrela deitzen dira minbizi-zelulek pairatutako mutazioen ondorioz ez […]
Azken hamarkadetan, sodio-ioiko bateriek interes handia piztu dute; izan ere, lurrazaleko sodioa oso ugaria da, kostu txikia du eta eskuratzeko erraza da. Beraz, sodio-ioiko bateriak aukera merkeagoa dira litio-ioiko bateriak baino, eta mendekotasun txikiagoa dute erreserba mineralekiko (litio-ioiko bateriak asko […]
Elefanteak lehorreko animaliarik handienak dira, eta tamaina horrek badu ondorio bitxi bat: ugaztunen artean haurdunaldi luzeena dute, ia bi urtekoa. Baina ugaztun guztiek partekatzen dugun ezaugarririk berezienetako bat plazenta da, umetokian kumea garatzeko aukera ematen duen egitura. Prozesu konplexu horretan […]
Pseudo-komunikabide sentsazionalistei eta teoria konspiranoikoak atsegin dituztenei azalpen bakarra bururatu zitzaien, jakina: estralurtarrak ziren. Klerksdorpeko esferak –izen hori dute aurkitu zirenetik ikusgai dauden hiriko museoaren ohorez– ez dagokien tokian daudela diruditen objektuak izan ziren zenbait urtez, eta duela milioika urtetik […]
Margaret W. Rossiter 1944ko uztailaren 8an jaio zen Maldenen (Massachusetts, AEB), bere neba bikiarekin (Charles) batera, familia militar baten baitan. Lehen aldiz deskubritu zuen zientziaren historia bigarren hezkuntzako ikasle zenean, eta interes handiagoa erakutsi zuen zientzialarien historiekiko esperimentuekiko baino, ikastetxeko […]
Izaki bizidunak ez dira sekula bakarrik bizi. Edozein ingurutan egonda ere, makina bat organismok egingo diete konpainia, hala begi bistakoek, nola mikroskopikoek. Eta, gainera, inguruko aldagaiek ere baldintzatuko dute haien bizitza eta jarduera. Aniztasun eta elkarreragin horren adibide paradigmatiko bat […]
Urtero 1,7 milioi tona plastiko iristen dira itsas inguruneetara hondakin moduan. Haien degradazio naturala motela denez, plastikoak itsaso eta ozeanoetan metatzen joaten dira, eta ez dakigu metatze-erritmo horrek zer ondorio izango dituen epe luzera. Mikroplastikoak (5 mm-tik beherakoak) kezka handia […]
Aurkikuntzak oihartzun handia izan zuen; izan ere, Cassiopeak, gainerako knidarioek (marmokak eta koralak) bezala, nerbio sistema deszentralizatua du, eta sistema hori gorputzean banatuta dauden eta nerbio sare batek konektatzen dituen nerbio gongoilek osatzen dute. Cassiopeak gauez lo egiten zuela baieztatu […]