Atzerriko hizkuntzetako soinuak eraginkortasun berdinarekin ikasten dira inguru zaratarekin edo ingurune isiletan, ikerketaren arabera. Posible da atzerriko hizkuntza bat ikastea nahiz eta ikasketa hori inguru zaratarekin egin, ama hizkuntzak ikasterakoan dauzkagun baldintza berdinak errepikatzen baitira. Hala frogatu du ikerketa batek […]
Lomentospora prolificans (L. prolificans) onddoan gaurdaino ezagutzen ez zen infekzio mekanismo berria aurkitu dute: burmuineko immunitate sistemako zelulek onddoari ematen dioten erantzuna eskasa dela. Mikroorganismoak eta ehun hondarrak suntsitzen dituzten immunitate sistemako zelulak dira makrofagoak. Ehun mota bakoitzean bizi dira […]
Gaixotasunaren fase kronikoan sintomak hobetzea lortu da laborategian, nerbio-ehuna erreparatzea erraztuta. Zelula mikroglialetan P2X4 izeneko errezeptorea identifikatzea lortu da, hanturaren kontrako indarra areagotzen duena. Ondorioz, Esklerosi Anizkoitzaren kaltea murriztu eta, batez ere, organismoaren berezko erantzun erreparatzaileak sustatzen ditu. Esperimentua egiteko […]
Zuku fabriketako zitriko hondakinekin pirolisi azkarraren bidez bioolioa lor daitekeela frogatu eta eskala handiko instalazio pilotu bat eraikitzeko urratsak egiten ari dira. Hondakin hauek tratatzeko prozesuan erreaktorean egindako hobekuntzei esker patente bat lortu dute, gainera. Egindako ikerketaren arabera, zitrikoen hondakinak […]
Larruazaleko melanoma eta kartzinoma basozelularra irudi eta datu klinikoen bidez garaiz diagnostikatzen laguntzeko tresna garatzen ari dira. Pronostikoarekin lotutako molekula datuak ere aztertzen ari dira, tratamendu pertsonalizatuagoak definitzen laguntzeko. OCT (Koherentzia Optiko bidezko Tomografia) teknologiaren aplikazioan oinarritzen da garatzen ari […]
Elikagai hondarretatik 3D inprimaketaz aldamioak ekoizteko proteinan eta kitinan oinarritutako biomaterial berria ari dira garatzen. Iturri alternatiboetatik, txibihezurretatik, besteak beste, kitina nola lor daitekeen ikertzen ari dira, batetik, eta proteinatan oinarritzen diren biomedikuntzarako materialen ekoizpenean indargarri gisa duen erabilera baliozkotzen […]
Lekeitioko aztarnategi batean egindako indusketa batean XVI-XVII. mendeetako bodega bat aurkitu dute, balea olioaren salerosketarako eta biltegiratzeko erabiltzen zena. Aztarnategitik ateratako bost tinaren bost zati zeramiko analizatu dira ikerketan. Lagin zeramiko bakoitzaren 1 g-ko eduki lipidikoa erauzi eta teknika kromatografiko […]
Aldizkako ibaiek, erreka idor izenez ere ezagunak, karbonoaren zikloan duten eragin globala aztertu du lehenengoz ikerketa batek. Emaitzen arabera, aldizkako ibaiek nabarmen eragiten dute atmosferara isurtzen diren CO2 emisioetan. Aldizkako ibaiek, zenbaitetan urik izaten ez dutenak eta erabat lehortzera ere […]
Kapsaizina eta hesperidina bereizita harturik odolaren profil lipidikoa hobetzea, lipido hepatikoak gutxiago metatzea eta esteatohepatitis ez alkoholikoa prebenitzea lortu da mendebaldeko dietaz elikaturiko arratoietan. Bi konposatuak konbinatzean, ostera, murriztu egiten dira bakarka dituzten eragin onuragarri horiek, baita desegin ere. Horixe […]
Laktatoaren atalasea modu errazean eta inbasiorik gabe kalkulatzeko sistema berria proposatu dute. Laktatoaren atalasea aldagai fisiologiko oso baliagarria da bai iraupeneko atleten errendimendua kalkulatzeko bai eta haien entrenamenduak antolatzeko. Hainbat metodo proposatu izan dira laktato atalasea kalkulatzeko; horietako batzuetan ekipamendu […]