Nanopartikula bigunen tamaina eta elastikotasunaren arteko zer erlaziok baimentzen duen translokazioa zehaztu du ikerketa batek. Nanopartikula sintetiko bigunen translokazioa izan dute ikergai, haiek baino txikiagoak diren nanoporo edo nanozirrikituak zeharkatzen dituztenak, zehazki. Nanopartikula sintetiko bigunen tamainaren eta elastikotasunaren arteko erlazioa […]
Algoritmo arrunt baten bidez, oso ezberdinak ziruditen hainbat eredu matematikoren arteko erlazioa aztertu du ikerketak, informazio kuantikoaren prozesamendua azkartzeko helburuarekin. Komunikazioen eta ordenagailuen iraultza ekarri du mekanika kuantikoak: algoritmo askoz azkarragoak eta seguruagoak erabiltzen dira informazioaren transferentzian. Rabiren eredu kuantikoa […]
Jatorriz Amazonas kolonbiarrekoa den Vismia baccifera landareak giza gibeleko minbizi-zelulen kontra zer eragin duen argitu dute: zeluletan estres oxidatiboa eragiten du landarea eta horrek, azkenean, zelulen heriotza dakar. Interes handia dago gaur egun landareetatik eratorritako konposatuak identifikatzeko eta kimioterapiarako gai […]
Polimeroak eta polisakaridoak konbinatzea bioelektronikarako, giza ehunetan hobeto txertatuko diren materialak sortzeko, proposatzen du ikerketa batek. Eroankortasun ioniko eta elektronikoko material polimeriko berriak sintetizatu dira ikerketan bioelektronikan erabiltzeko eta etorkizun oparoko emaitzak lortu dituzte ehun-ingeniaritzaren eremuan. Propietate mekaniko bigunak eta […]
Zilarrezko partikulen eraginpean zebra arrainek epe luzera jasandako ondorioak aztertu ditu ikerketa batek. Zilarrezko nanopartikulak gero eta gehiago erabiltzen dira kontsumoko produktu gisa arropan, norberaren zainketa produktuetan eta elikagaien zein medikuntza-farmaziaren industrian. Aurreikusi da gero eta gehiago egongo direla ingurumenean […]
Ebakidura markak dituzten hegazti eta haragijaleen fosilak topatu dituzte Axlor aztarnategi mousteriarrean (Dima, Bizkaia), neandertalak euren inguruarekin harreman konplexua izan zuteneko ideia indartzen duena. Tamaina ertaineko ungulatuak (ahuntzak, zaldiak, bisonteak, oreinak) ehizatuta bizi ziren neandertalak. Hala ere, landareen, ehiza xehearen […]
Forma-memoria duten poliuretanozko hainbat zuntz eta ehun adimendun dira sintetizatu dituztenak, izerdia lurrunarazten eta hezetasuna kontrolatzen dutenak eta, gainera, % 99tik gorako berreskuratze-ahalmena dutenak. Forma-memoria duten poliuretanoak aztertu da ikerketan, ehun adimendunetan erabiltzeko. Forma-memoria duten zuntz edo ehun batzuk sortzea […]
Altzairuzko zuntz eta txirbil hondakinek morteroari zer propietate ematen dizkioten zehazten ari dira ikerketan. Ohikoa da mortero edo hormigoiak iraupen, erresistentzia eta sendotasun handiagoa izan dezaten errefortzu gisa zuntz desberdinak gehitzea. Gehigarri horiek berariaz fabrikatzea saihesteko industrian sortzen diren altzairuzko […]
Ikerketan ondorioztatu dute DPPIV entzimaren jarduerak, zenbait patologiatan biomarkatzaile gisa jarduteaz gain, osasun eta egoera fisiko oneko parametroekin erlazio positiboa duela. Halaber, entzima jardueran aldeak daude sexuaren eta adinaren arabera. Dipeptidil peptidasa-IV edo DPPIV proteina ezaguna da patologia eta egoera […]
Europar Batasunak 2021. urtera arteko epea ezarri du Ingurumenaren Kalitate Arauak sortzeko eta, zehazki, uretako bizidunek ehunetan jasan ditzaketen substantzia kimiko arriskutsuen kontzentrazio-atalaseak ezartzeko, populazioen kontserbazioa arrisku txikian dagoen egoeretan. Lan horretan aurrera egin dute Asturiasko meatze-arroetan lankidetzan egindako ikerketa […]