Archivo de Etiquetas:: ibaiak

Juanma Gallego Ibai handien egoeraren azterketa zabala egin du Jim Best geologoak, haren esperientzia propioan eta beste zientzialariek bildutako datuetan oinarrituta. Espero zitekeen moduan, egin duen diagnosia kezka eragiteko modukoa da.
2.700 miloi lagun inguru bizi dira ibai handien arroetan. Datu hori kontuan izanda, erraza da irudikatzea ibai horiekiko gizateriak duen dependentzia; halere, gutxitan erreparatzen diogu horien egoerari. Hortaz, ezinbestekoa […]

Gehienbat jatorri amerikarra eta asiarra duten flora exotikoko 156 espezie aurkitu ditu Diego Liendo ikertzaileak Kantauriko erlaitzeko ibaietan egindako ikerketan.
Flora aloktonoko (jatorrizkoa ez dena) espezieak bilatu dira Nansa (Kantabria) eta Bidasoa (Gipuzkoa-Nafarroa) ibaien arroen artean. Denera 156 espezie detektatu dira, espezie horien %40 puntu bakar batean agertu delarik.
Detektatu diren zenbait espezie, hala nola Fallopia japonica, oso […]

Alagala euskera taldea Libe Solagaistua Zabala UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzailea da. Biologian lizentziatu ondoren, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate Masterra egin zuen. Masterra bukatu eta “Estres seinale goiztiarrak eta ekosistemen funtzioen arteko erlazioa ibaietan” doktorego-tesia egiten ari da egun. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Alagala euskera taldeko ikasleak hurbildu dira Liberengana haren […]

Deba ibaiaren arroa Gipuzkoa osoko kutsatuenetako bat da. Izan ere, ingurune horretan industria- eta populazio-garapen handia jasan dute eta Deba ibaiak herriek eta industriek bota dituzten hondakin likidoen multzo handiak hartu ditu. Egoera honen berri izanda, Deba ibaia eta haren adarrak ikertu ditu UPV/EHUko Hidrologia eta Ingurumena Taldeak, kutsatzaileek ibaiko fase disolbagarrian (ura) eta partikuletan (sedimentuak) zer banaketa duten jakiteko. […]

Zientzialari 22 – Arturo Elosegi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Arturo Elosegi Ekologiako katedraduna da UPV/EHUn. Gure ibaien garrantziaz hitz egin digu, eta baita gaur egun bizi duten egoeraz: inguruko aldaketek erreketan sortzen dituzten kalteak, kutsatzaile berriak, biodibertsitate galera…
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]