Atalaren araberako artxiboa: EHUko ikerketa

CIC nanoGUNE ikerketa-zentroko, Berlingo Unibertsitate Libreko eta Neaspec erakundeko ikertzaile-talde batek, nano-FTIR espektroskopia erabiliz, proteinen identifikazio kimikoa eta estrukturala egin dute bereizmen espazial nanometrikoan eta proteina bakarreko konplexuekiko bereizmena attogramo bat (10-18 gramo) baino txikiagoa izanda.
Bizitzaren oinarrizko osagaiak dira proteinak. Proteinen kimika eta egitura funtsezkoak dira beren funtzioa betetzeko. Proteina baten egiturak mugatzen du zer propietate mekaniko eta […]

Epigalokatekina-3-galatoa (EGKG) da te berdearen molekula aktiboaren izena. Te berdeak izen ona du, oso zabalduta dauden usteen arabera hartzen duen jendearentzat oso onuragarria baita. Dirudienez, molekula horri dagokio te berdea hain ona izatea, edo hori uste zuten behintzat. Izan ere, askok uste dute oro har osasunerako eta zehazkiago pisua galdu nahi dutenei laguntza emateko lagungarri samarra dela EGKG delakoa. Gainera, […]

Terapia konbentzionalekin erresistenteak diren linfoma-mota batzuk modu eraginkorragoan trata litezke tumore horren berariazko alterazio molekularra eragiteko botikak erabiliz Oraingoz, zeluletan bakarrik egin da proba, baina UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko ikerketa-talde batek MD Andersonekin eta CNIOrekin lankidetzan egin duen ikerketa batek biziraupen-tasarik txikiena dakarten linfoma-motak tratatzeko bidea zabaldu du. Tumoreen ezaugarri molekularren ikerketak aukera emango luke berariaz aldatuta dauden molekulak identifikatzeko. Linfoma […]

UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuko taldeak ikertu du zer gaitasun duen bertako basoak pinu-landaketen azpian berreskuratzeko Inguruan bertako basorik baldin badago, inolako esku-hartzerik egin gabe pinu-landaketen azpian bertako basoei dagozkien zuhaitz-, iratze- eta belarkara-espezieak sartzen dira. Hala, hein batean lor daiteke bertako basoak berrezartzea, segida ekologiko deritzon prozesuari esker. Ondorio horretara iritsi da UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuak […]

Journal of Anthropological Research aldizkarian argitaratu duten artikulu batean neanderthalen gaitasunei buruzko eztabaidarako beste aurkikuntza bat aurkeztu dute UPV/EHUko ikertzaileek.
Journal of Anthropological Research aldizkariak, Neanderthal Graphic Behavior: The Pecked Pebble from Axlor Rockshelter izeneko lana argitaratu du azken zenbakian. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Marcos García, Blanca Ochoa eta Ignacio Barandiarán irakasleek egin dute lan hori. Neanderthalen adimenaren […]

UPV/EHUko tesi batek pandemia haren kudeaketari eta ondorioei ekin die ikuspuntu pediatrikotik Udazkena bertan izanik eta gripe-aldaera baten mehatxupean egonik, egokia iruditu zaigu 2009ko A gripearen krisiaren kudeaketa aztertzen duen lan baten aurkezpena. Eider Oñate pediatrak H1N1 birusak Gipuzkoako haurrei aldi hartan nola eragin zien aztertu duen tesia defendatu berri du. Zer egin zen ondo, zer gaizki, ea osasun-zerbitzuek […]

UPV/EHUko Kimika Analitikoko Saileko Josu Trebolazabala irakasleak elikagaiak ondo eta azkar aztertzeko metodo berriak garatu ditu bere doktorego-tesirako lanean. “Development of new processes and analytical methodologies for efficient and fast analysis of foodstuffs focused on the culinary field” (Ikerketa metodoak eta metodologia berriak garatzea, elikadura produktuak azkar eta eraginkortasunez ikertu ahal izateko) da tesiaren izenburua eta elikagaiekin eta […]

UPV/EHU eta Tecnalia irtenbideen bila dabiltza lindanoa ekoiztean eta erabiltzean sortutako ondorioak burdinazko nanopartikulen bidez konpontzeko
Urte askoan, Bizkaiko bi empresa, Bilbao Chemicals (Barakaldo 1947-1987) eta Nexana (Erandio 1952-1982), lindano ekoizten eta ingurumenera botatzen aritu dira inolako kontrolik gabe. Isuri haiek eragin zituzten arazoak konpontzeko beharraz, eta, orobat, hori egiteko dauden zailtasunez jabetuta gaude gaur egun, oraindik ez baitago lurrarekin […]

Boro nitrurozko nanohodietan oinarrituta, eraginkortasun handiko gailu optoelektronikoak garatzeko egokia den argi-iturri berri bat garatu dute.
Eskuarki, akatsik gabeko nanoegiturak bilatzen dituzte zientzialariek. Kasu honetan, ordea, Angel Rubio UPV/EHUko ikertzaileak eta haren kideek etekin handia atera diete boro nitrurozko nanohodien egiturazko akatsei. Argi-iturri berri bat izan da ikerketa horren emaitza, oso erraz integra daitekeena egungo teknologia mikroelektronikoan. Ikerketa horren emaitzak […]

EHUko ikertzaile baten lanari esker, hotz katerik behar ez duen koleraren aurkako txerto bat garatzeko bidea ireki da
Kolera inaktibatua bezain eraginkorra da mikrokapsularatutako txertoa. Horrez gain, erraz dosifikatu eta manipula daiteke eta, gainera, txertoa garraiatzea eta banatzea horrenbeste garestitzen duen hotz katea saihestu daiteke. Horiexek dira joan den ekainaren bostean, EHUko Farmazia Fakultatean Marta Pastorrek defenditu zuen nazioarteko doktorego […]