2016ko negutik 2017ko negura 41 konposatu organiko kutsatzaileren denbora-banaketa eta banaketa espaziala aztertu du ikerketak hiru estuarioetan: Bilbon, Plentzian eta Gernikan. Iturriak ere identifikatu dira: Bilboren kasuan bi (ur araztegia eta portu aktibitateak) eta bai Plentziaren bai Gernikaren kasuan ur […]
Ziortza Guezuraga Itsaskien ontziratzerako itsaski hondakinak baliatzea aukera izan daiteke ekonomia zirkular testuinguruan. Itsaskien ontziratzerako itsaskien hondakinen erabileraren azterketa literarioa egin dute eta, emaitzen arabera, ekonomia zirkularraren testuinguruan aukera izan daiteke. Bi substantzia mota izan dituzte kontuan: gelatinak eta kitosanoak […]
Ziortza Guezuraga Hondartzen ur-xaflaren bainurako segurtasun aldea kalkulatuta, hondartzaren bainulari gaitasuna kalkulatzeko tresna garatu dute ikerketan. Hondartzako ur-xaflak har ditzakeen bainulari kopurua kalkulatzeko tresna da garatu dena. Plentzia eta Gorlizko hondartzak izan dira ikerketan aztertu direnak eta bainu zonalde segurua […]
Aplikazio biomedikoetan erabil daitezkeen elektrodoentzat hidrogelak garatu dituzte ikerketan. Almidoia erabili da lehengai gisa eta hidrogelek berez duten hiru dimentsioko sare-egitura lortu dute. Grafenoa eta salbia-estraktuak gehituta beharrezko propietate elektrikoak eman dizkiote hidrogelari, baita propietate antibakterianoak ere. Egonkortasun dimentsionala galdu […]
Boadilla herrixkan bizi ziren biztanleen elikadura izan da ikertutakoa. Toledoko gaur egungo Illescas udalerriaren kanpoaldean kokatutako nekazari gune bat izan zen Boadilla, bisigodoen garaikoa (K.o. VI-VIII. mendeak). Analisi biomolekularrari esker, biztanle talde baten dieta berregin daiteke eta, horrez gain, metodo […]
Jada iktusa izan duten edo izateko arrisku handia duten pazienteak aztertuta, iktusa izateko probabilitate handiagoa adierazten duen gene-taldea identifikatu dute ikertzaileek. Arterietan pilatzen joaten diren kolesterol-plakak ezegonkorragoak, hauskorragoak, izatea eragiten dute gene horiek. Plaka hausten denean, zatiak garuneko odol-hodietara iristen […]
Titanio-aluminio (TiAl) aleazio berriek industria aeronautikoan erabiltzen diren materialak ordezka ditzakete, horien errendimendua hobetuz gainera, Leire Usategui Frías fisikariak egindako “TiAl intermetallics for aerospace applications: atomic relaxation processes, microstructure and mechanical properties at high temperature” doktorego-tesiko ikerketaren arabera. TiAl aleazioen […]
Ibaiek berezkoa dute aldakorrak izatea, eta uholdeak eta agorraldiak izatea ziklikoki, baina gizakien esku-hartzeek aldatu egiten dute ziklo hori eta horrek ondorio zuzenak ditu ekosisteman. Bizidunen komunitateei, ibaietako aldagai fisiko-kimikoei eta ekosistemaren funtzionamenduari erreparatu diete ikerketan, egitura eta komunitate horrekin […]
Tn antigenoak minbizien % 90ean azaltzen dira eta metastasiarekin lotuta daude. Minbizi-zelulak identifikatzeko etorkizun handiko biomarkatzaileak dira eta minbiziaren aurkako terapientzako itu erakargarriak bilakatu dira. Antigorputzen sorrera eragiten duten molekulak dira antigenoak, sistema-immuneak mehatxu gisa antzematen ditu eta erantzun immunitarioa […]
Orban Gorri Handiaren barruko fenomeno atmosferikoak askotarikoak direla agerian utzi du ikerketak. Kanpoaldean 450 km/h inguruko abiaduran dabiltzan haize bortitzek eragiten dituzte fenomeno horiek. Orban Gorri Handia duela 150 urte inguru aurkitu zen. Teleskopiotik begiratuta, kolore gorrizta nabarmentzen da planetako […]