Karbonoan oinarritutako nanoegitura guztiek, hala nola nanohodiek, grafeno-xaflek eta nanozintek, propietate nanomekaniko eta nanoelektriko paregabeak dituzte. Nanoeskalan, hau da milimetro bat baino milioi bat aldiz txikiagoa den dimentsioan, antolatutako material hauek, hautagai sendoak dira nanogailu askoren oinarria osatzeko, eta, energia-konbertsioan […]
UPV/EHUko ingeniari batek frogatu du klipen neurriko altzairuzko zuntzekin hormigoia gutxiago pitzatzen dela Gaur egun oso ohikoa da altzairuzko armadurekin indartzea hormigoia eraikuntza-lanetan. UPV/EHUko Aimar Orbe Mateo industria-ingeniariak aztertu du beste zeregin batzuetarako erabili ohi den material batek, altzairu-zuntzez indarturiko […]
Orain dela hogeita hamar urte, lehenengo aldiz ikusi zen planetaren iparraldeko poloa inguratzen zuen hexagono-formako egitura bitxi bat Saturnon. Eguzki Sistemaren planetetan ez da inoiz antzekorik ikusi, geometria oso erregularra baitu. Orain UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak hexagonoa aztertu eta neurtu […]
“Itsas mailaren jaitsierak ez zuen eragin berotegi-efektuko gasen emisiorik Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoan (PETM)”, adierazi du Victoriano Pujaltek, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasle eta lanaren ikertzaile nagusiak. Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoa (PETM) oso tenperatura altuko tarte labur bat izan zen (termino […]
Emetze-fenomenoa euskal kostaldean zabalduta dagoela berretsi dute UPV/EHUko ikertzaileek Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian, Ondarroan, Deban eta Pasaian, estuarioetako arrain arrek emetzearen zantzuak dituztela ikusi dute UPV/EHUko Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian taldeko kideek. Aurkikuntza Urdaibain egin zuten 2007/08 urteetan, eta orain […]
Haize-sorgailu txikiak oro har haize-baldintzak kaskarragoak diren eremuetan kokatzen dira. “Gaur egungo haize-sorgailuen kontrol-sistemak ez dira moldagarriak; alegia, algoritmoek ez dute ahalmenik ingurunean gertatzen diren egoera berrietara egokitzeko edo moldatzeko” adierazi du Iñigo Kortabarria UPV/EHUko APERT ikerketa-taldeko ikertzaileak. Horrenbestez, “egoera […]
XXI. mendeko klima simulatzen duten Zirkulazio Orokorraren Eredu Klimatikoak eta, beraz, gerta litezkeen klima-aldaketak aztertu ditu Iñigo Errastik bere doktorego tesian. Azterketarekin batera, eredu horien balidazio estatistikoa egin du, kontuan izanik berotegi efektuko zenbat gas igorriko litzatekeen atmosferara egoera desberdinetan […]
Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten oinarri ikertzaileek tabakoarekiko esposizioa ezagutzeko […]
Karbonozko nanohodiek propietate mekaniko bikainak dituzte, oso erresistenteak eta zurrunak dira, eta, gainera elektrizitate-eroale onak dira. “Badute arazo bat, ordea; sakabanatu egiten dira, hau da, nekez nahasten dira polimeroekin”, adierazi du Iñaki Eguiazabal Polimeroen Teknologia taldeko kideak. Horregatik, funtsezkoa da […]
Melanoma tumore gaizto bat da, melanozitoak eraldatzean sortzen dena. Eguzki-erradiazioaren eragin kaltegarrietatik babesten gaituen melanina sintetizatzeaz arduratzen dira melanozito horiek. Azaleko minbizien artean hirugarren ohikoena da melanoma, baina heriotza-tasa handiena du, metastasiak eragiteko ahalmen handia duelako. Hori dela eta, “diagnostiko […]