Archivo de Etiquetas:: grafenoa

Juanma Gallego Grafenoa oinarri, enpresa batek zauri kronikoen gaineko informazioa ematen duen apositu adimentsua garatu du. Material honek dituen ezaugarriak baliatzen ditu aurrerapenak, baina ez da zaurien zaintzarako garatu den teknologia bakarra.
Zauritua dagoen norbait makina batean jarri, berehalako diagnosia egin, eta, gehienetan, zaintza eta sendaketa automatizatua abiatu. Zientzia fikzioan barra-barra irakurri edota ikusi ahal izan den utopia da. Eta, […]

1999. urtean sortu zen Materialen Fisika Zentroaren ikerketa lerroen artean, nanoegituren propietate elektronikoak aztertzea aurki dezakegu. Horren baitan, azken hilabeteotan Materialen Fisika Zentroko (IZGK-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikertzaileek elkarlanean egindako bi lanen emaitzen berri eman dizkigute. Batak zein besteak, etorkizuneko material bezala izendatua dagoen, grafenoa dute hizpide. Egindako lanari esker, material honen aplikazio berriei ateak irekitzen […]

Zientzialari 17 – Amaia Zurutuza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Amaia Zurutuza Graphenea enpresako zuzendari zientifikoarekin izan gara eta material honi buruzko kontu interesgarri azaldu dizkigu: bere aurkikuntzaren istorio bitxia, bere ekoizpen prozesua…
‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

Karbonoan oinarritutako nanoegitura guztiek, hala nola nanohodiek, grafeno-xaflek eta nanozintek, propietate nanomekaniko eta nanoelektriko paregabeak dituzte. Nanoeskalan, hau da milimetro bat baino milioi bat aldiz txikiagoa den dimentsioan, antolatutako material hauek, hautagai sendoak dira nanogailu askoren oinarria osatzeko, eta, energia-konbertsioan eta transistore nanoelektrikoetan erabiliak izateko aukera asko dute. Nanogailu horiek behar bezala funtziona dezaten, garrantzitsua da kable elektrikoekin ongi konektatzea […]