Archivo de Etiquetas:: algoritmoak

Josu Lopez-Gazpio Kafeina munduan gehien kontsumitzen den psikoestimulatzaileetako bat da. Lo gabeziari aurre egiteko erabili ohi da, alegia, nahikoa lo ez egitearen ondorioz gertatzen den logaleari aurre egiteko. Kafea hartuz errendimendua hobetu nahi izaten dugu eta, izatez, frogatuta dago kafeina kontsumituz hori lortzen dela. Alabaina, kontsumoa segurua eta eraginkorra izan dadin momentu eta kantitate egokian hartu behar da.
Argitaratu berri […]

Amaia Portugal Auto-ilarak saihesten laguntzen duen algoritmoa garatu dute Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Errepideetan dauden sentsoreek unean-unean jasotzen dituzte trafikoaren datuak, eta horietan oinarrituta, gidariei nondik joan adierazten zaie, pilaketetatik aldendu eta zirkulazioa arintzeko.
Ohiko auto pilaketak Bilbo inguruan, trafiko geldoa A63an Baionan… Goizean irratia entzuten dutenek badakite zertaz ari garen, eta eguneroko ilara horiek jasan beste erremediorik ez dutenek, […]

Azken urteotan izugarri ari da garatzen energia minieolikoa. Haize-energiaren munduko erakundearen (WWEA) arabera, aurreikuspenak oso onak badira ere, industria minieolikoaren garapenak ez du oraindik industria eolikoaren maila lortu. Horren arrazoi nagusienetako bat da haize-sorgailu txikiek eraginkortasun baxuak dituztela. Arazo horri aurre egiteko, haize-sorgailuen kontrol-sistema hobetzeko algoritmo moldagarri berri bat garatzea izan da UPV/EHUko APERT (Applied Electronics Research Team) ikerketa-taldearen ikerketaren […]