Archivo de Etiquetas:: automobilak

Juan Ignacio Pérez Iglesias Bazirudien XX. mendean izugarri garatuko zirela auto elektrikoak. Izan ere, industri jarduera askori on egin zion elektrizitateak. Ez zen ordea horrelakorik gertatu autoen esparruan. Guk dakigula, Robert Davidon kimikari britaniarrak egin zuen lehenengo auto elektrikoa Aberdeenen 1837.ean. 1842.ean, zink-bateriadun auto bat egin zuen. Galvani izena jarri zion eta autoak 4 mila egiten zuen orduko.
Robert Davidonen […]

Juanma Gallego Ikerketa batek dio gizakien erabaki etiko eta moralak eredu estatistikoen arabera kodetu daitezkeela, ibilgailu autonomoak horren arabera jokatzeko gai izan daitezen.
Teknologia azkar garatzen da, baina garapen horrek eragiten dituen aldaketei moldatzea prozesu motelagoa izan ohi da. Halere, zenbaitetan garapen teknologikoak irizpide etikoak segituan garatu behar ditu produktu berriak kaleratu ahal izateko. Hori izango da ibilgailu autonomoen […]

Amaia Portugal Auto-ilarak saihesten laguntzen duen algoritmoa garatu dute Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Errepideetan dauden sentsoreek unean-unean jasotzen dituzte trafikoaren datuak, eta horietan oinarrituta, gidariei nondik joan adierazten zaie, pilaketetatik aldendu eta zirkulazioa arintzeko.
Ohiko auto pilaketak Bilbo inguruan, trafiko geldoa A63an Baionan… Goizean irratia entzuten dutenek badakite zertaz ari garen, eta eguneroko ilara horiek jasan beste erremediorik ez dutenek, […]

Egunero zientzia eta teknologia dugu hizpide Zientzia Kaiera blogean. Ikerketak, pil-pilean dauden gaiak, argitalpenak, zientziaren historiaren pasarteak, zientzialariak eta beste hainbat dira protagonistak. Horrez gain, egon badaude inguruan tentuz erreparatzea merezi duten zientziaren historiako bestelako protagonistak.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko blogak ibilbide luzea du lan honetan. Urteak daramatza zientziarekin lotuta dauden hamaika datu, kontu eta istorio […]