Eta hutsean argiaren abiadura askoz ere txikiagoa balitz?
Bada, erlatibitatea gupidagabea izango litzateke… Gure unibertsoan, argiak hutsean duen abiadura 300.000 km/s-koa da. Baina demagun 50 km/h-ko dela soilik. Kasu horretan, gure pertzepzioa asko aldatuko litzateke. 25 km/h-ko abiaduran joatea (bizikleta baten gainean, adibidez) nahikoa litzateke efektu erlatibistak somatzeko […]
