Aurkikuntzak oihartzun handia izan zuen; izan ere, Cassiopeak, gainerako knidarioek (marmokak eta koralak) bezala, nerbio sistema deszentralizatua du, eta sistema hori gorputzean banatuta dauden eta nerbio sare batek konektatzen dituen nerbio gongoilek osatzen dute. Cassiopeak gauez lo egiten zuela baieztatu […]
Héritierrek zenbait urte eman zituen Burkina Fason, bertako herrien bizimoduak eta ohiturak ikertzen. Bizitza osoa eman zion gizakien portaera aztertzeari, eta aztarna utzi zuen emakume zientzialarien hainbat belaunaldirengan, Frantzian eta munduan. Haren lanek ikaragarri aberastu zuten estrukturalismoa, Claude Lévi-Straussek antropologian […]
XIX. mendean garatutako genetikaren eta eboluzioaren arteko elkarreragina azaltzen duten teoremek indarrean diraute egun. Horien arabera, botila-lepo luzeak jasaten dituzten populazioek zorizko jito genetikoa areagotu dezakete, eta horrek ondorio drastikoa izan dezake espezie horren biziraupenean. Azken finean, bereziki populazio txikiak […]
Hainbat ikerketek erakutsi dute alzheimerraren eta bestelako patologia baskularren lehen eraginak garunean has daitezkeela sintomak agertu baino urte batzuk lehenago, hau da, fase preklinikoan. Garunaren zahartzea aztertzen duten ikerketa gehienek irizpide gisa normaltasun kognitiboa erabiltzen dute pertsona osasuntsuen laginak hautatzerakoan […]
Horien adibide dira izarrarteko banda lausoak, Mary Lea Heger Shane astronomoak, ikasle zela, lehen aldiz behatutako fenomenoa. Izarrarteko banda lausoak izarretatik iristen zaigun argian dauden aztarna ilunak dira, eta horiek guganako bidean argi horrek beste objektu batzuk (hala nola hauts-lainoak […]
Orain arte eguzki-sistematik kanpo dauden 6.000 exoplaneta baino gehiago aurkitu dira, eta kopurua etengabean handitzen doa. 1992. urtean lehenak aurkitu zirenetik hamarkadak igaro diren honetan, oraingo erronka nagusia askoz zailagoa da. Izan ere, gauza bat da planeta bat aurkitzea, baina […]
Lehenik eta behin, albistearen garrantzia ondo kokatzeko, pankreako minbiziaren berezitasunak ulertu behar ditugu. Minbizi motarik konplexuenetakoa eta hilgarrienetakoa da pankreako minbizia. Horren arrazoietako bat da pankreako minbiziak, oro har, ez duela minik eragiten, eta, beraz, denbora asko pasatu daiteke diagnostikoa […]
Anne 1920ko uztailaren 14an jaio zen Lushanen (Txina). Bere ama Ethel Atkinson eta aita Walworth Tyng Ingalaterra Berriko familietako kideak ziren, eta une horretan apezpiku misiolari gisa ari ziren lanean herri horretan. Bost seme-alabetan laugarrena izan zen. Anne Estatu Batuetara […]
Nola heltzen dira farmakoak ingurumenera? Medikamentuen bizi-zikloaren fase guztietan isurtzen dira farmakoak ingurumenera. Batez ere, kontsumitzaileek gernuaren edo gorotzen bidez kanporatu ostean, farmakoak araztegietara heltzen dira hondakin-uren bitartez. Araztegiak egun ez daudenez prestatuta farmako gehienak garbitzeko, horiek erreketara eta itsasora […]
Frijitzearen azalpena eta deskribapena Frijitze tradizionala elikagaiak 150–190 °C arteko tenperaturan dagoen oliotan murgiltzean datza. Prozesu horretan, zenbait erreakzio kimiko eta fenomeno fisiko gertatzen dira aldi berean, zeinek elikagaiaren egituran zein konposizioan aldaketa desiragarriak zein desiragaitzak eragiten baitituzte. Jakiaren gainazalean […]