UNESCOk “gizadiaren ondare” izendatu zuen paraje hori 1997an, eta giza jarduerek paisaia naturala erabat aldatzeko duten gaitasunaren eredu izugarria da. Aparteko gertakizun horren berri izateko, 2000 urte atzera egin beharko dugu. Erromatarrak Hispaniako ipar-mendebaldean iritsi zirenean gure aroko I. mendean […]
Wikipediaren arabera, Anna Maria XIX. mendearen hasieran jaio zen Ingalaterran; John T. A. Reed elizgizona zuen aita eta Anna Maria Dayrell ama. Liburu ugari zeuden Anna Maria jaiotako etxean, eta litekeena da irakurzaletasuna etxean bertan sustatu izana. Litekeena da, halaber […]
Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen zen egun berean, Haohan K. Wei-k eta kolaboratzaileek artikulu interesgarri bat ( Tumour-brain crosstalk restrains cancer immunity via a sensory-sympathetic axis ) argitaratu zuten Nature aldizkarian. Tumoreek aurrera egiteko gainditu behar duten oztopo garrantzitsuenetariko bat […]
Gure planetan dugun bizitza, neurri handi batean, lurpeko biodibertsitate-aniztasunean oinarritzen da. Izan ere, lurrean dauden ekosistema konplexuak mantentzeko zerbitzu kritikoak eskaintzen ditu lurrazalak; hala nola, elikagaiak ekoiztea, karbonoa biltegiratzea, higadura kontrolatzea eta ura erregulatzea. Hala ere, azken mendeko giza ekintzek […]
Krilla besteak beste baleen edo pinguinoen elikakatean ezinbestekoa den ganba espezie bat da, baina gaur egun egoera larrian dago, batez ere organismo horren eskaria oso handia delako kosmetikoak, giza nutriziorako osagarriak zein maskotentzako janaria egiteko. Hala ere, hori pentsaezina zen […]
Sukaldaritzaren asmakuntza gizakien historiako mugarri garrantzitsuenetako bat izan da. Kozinatzeak erraztu eta aberastu egiten du elikadura, eta, gainera, bestelako ñabardura batzuk gehitzen dizkio behar fisiologiko horri; ñabardura kulturalak, besteak beste. Hala, elikadura ez da gosea kentzeko eta bizirik irauteko baliabide […]
Hilda Margaret Lyon 1896ko maiatzaren 31n jaio zen Market Weightonen, Yorkshire (Ingalaterra) konderriko herri txiki batean. Inguru xumean hazi zen: janari denda batean ziharduen bikote ezkondu batetik jaiotako lau seme-alabetatik gazteena zen. Txikitatik matematikarako zaletasun handia adierazi zuen; hortaz, Beverley […]
Adarkatze-prozesuak prozesu estokastikoak dira: belaunaldi bakoitzean, banako bakoitzak izango duen ondorengo kopurua zorizkoa da, eta belaunaldi berriak aurreko belaunalditik sortzen dira. Eredu sinple horiek, hala ere, oso baliagarriak dira fenomeno askoren dinamika ulertzeko: biologian (zelulen ugalketa edo espezie baten biziraupena) […]
Sarri bilatzen ditugu animalietan gizakiontzat ohikoak diren portaera eta imintzioen parekoak, seguruenera horiek nolabait guregana hurbiltzen dituztelakoan. Baina, agerikoa denez, gehienetan gauzak ez dira hala, sare sozialetako animalien bideo edo irudi kuki horien azalpena ematera ausartzen denak jaia zapuzten duen […]
Zientzialaria Genovan (Italia) jaio zen 1966an. Zortzi urte zituela bere aitaren jaioterrira joan zen, Hondurasera, eta bertan igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Beranduago mikrobiologia eta kimika klinikoa ikasi zituen Hondurasko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Ez zuen odol laborategiko analisien esparruan aritu […]