Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Amaia Portugal Fexaramina izeneko konposatua gai da gure barrenari ziria sartzeko eta bazkaltzekotan gaudela pentsarazteko, hala ez izanda ere. Ondorioz, digestioa egiteko prestatzen da eta kaloriak erretzen ditu, datozenei tokia uzteko. Argaltzeko botika gisa potentzialtasuna baduela uste dute AEBtako Salk Institutuko ikertzaileek.
Joan den astean iragarri bezala, Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote? Izeneko hitzaldia eskainiko du Jon Irazusta fisiologoak, […]

Amaia Portugal Dokumentazioa eta matematika baliatuta, minbiziaren kausak nagusiki ausazkoak direla kalkulatu dute Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek. Gaitza izateko arriskuaren herena baino ez dago lotuta genetika edo ingurune faktoreei.
Minbizi batek askotariko kausak izan ditzake, baina zenbaterainoko pisua dute faktore batzuek eta besteek? Zein neurritan egotzi diezaiokegu errua genetikari, eta zenbateraino osasungarriak ez diren ohiturei? AEBtako Johns Hopkins […]

Urte berri on guztioi! Gaur, 2015eko egutegia estreinatu dugu. 365 egunez osatuta dagoen urte honen lehen eguna da gaurkoa. Horren jabe gara guztiok. Guztiok? Europan eta munduko hainbat herrialdeetan bai, baina beste batzuetan gaur ez da ezer berezirik gertatzen. Ez da ezeren lehena, beste egun bat baizik. Izan ere, ez dute erabiltzen gure egutegia denbora neurtzeko.
Ilargiari begira neurtzen hasi […]

Josu Lopez-Gazpio Azaroaren 26an #txiotesia2 lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen Donostian. Epaimahaikideek zuzen erabakita, ez nuen saririk irabazi, baina, aukera izan nuen ordea beste 45 ikertzaile euskaldunen tesiei buruzko txioak irakurtzeko. Iaz txioka aritu ziren 86 ikertzaileen aldean, aurten lortutako parte hartzea txikiagoa izan da. Hala ere, Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak ekitaldian esan zuen bezala, kalitateak ez du behera […]

Javier Duoandikoetxea
Aritz eta Beñat Donostiako autobus batera sartu dira. Lekua hartzera doazenean konturatu dira bidaiari batek guardasol bat utzi duela ahaztuta.
—Itzuli egingo diogu, —esan du Aritzek. —Itzuli? Ez dakizu eta norena den, —erantzun dio Beñatek. —Saiatuko naiz. Etxera heltzean telefono-zerrenda hartu, zenbaki bat aukeratu eta deitzen hasiko naiz, ea jabearena den. —Zer diozu? Burutik eginda zaude! Ehun […]

Laiene Olabarrieta Elebitasunari buruz hitz egiterako orduan, lehenik eta behin elebiduna nor den zehaztu beharra dago. Ez da kategoria kontu bat, hau da, ez dago elebidun edo elebakar pururik; baizik eta continuum bat. Continuum horretan definizio malguak eta zorrotzak ageri dira. Siguan eta Mackeyek (1986) definizio nahiko osoa eta zentrala ematen: “elebiduna da, haren ama hizkuntzaz (L1) aparte, beste bigarren […]

Javier Duoandikoetxea Urriaren bigarren astean jakin dugu nortzuk diren aurtengo Nobel sarien irabazleak. Abenduaren 10ean banatuko dizkiete sariak Oslon eta Stockholmen, astebeteko ospakizunei amaiera emanez. Baina ez alferrik ibili bilatzen nori eman dioten Matematikako Nobel Saria, ez dago eta.
Alfred Nobelek 1895eko testamentuan utzi zuen idatzita bere ondasunen parte batekin erakunde bat sortu behar zutela eta horrek urtero […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Enara Herran Martinez, Farmazian doktorea da. Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko Neurozientzia Laborategian harrapatu dugu lanean. Berez, EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Saileko ikertzailea da, eta Gasteizen aritzen da normalean, baina bolada luzeak egiten ditu Madrilgo laborategian, han egiten baitu lan esperimentalaren zati handi bat.
Herranen esanean, “oso aberasgarria” da bi laborategietan aritzea: “Ikuspuntu eta lan egiteko […]

Koldo Garcia Genetikaren ibilbidearen aurreko atalean, ahaztuta utzi genuen Mendelen lana zientziaren kaxoi batean, eta esan genuen “Genetika” hitza ez zela 1905era arte erabiltzen hasi. Zer gertatu ote zen urte horietan?
Darwinen eboluzioaren teoria zela eta, herentzia-mekanismoari buruzko eztabaida piztu zen. Mendelen lana ahaztuta gelditu zenez, bere lana berriz aurkitu arte, herentziari buruzko eztabaidan, eginak ziren hainbat proposamen, […]

Gorka Azkune

Bagatoz berriro ikasketa automatikoaren gaiarekin. Konkretuki, ikasketa gainbegiratuaren bigarren zatiari eutsiko diogu gaurkoan. Gure burmuinak pixka bat martxan jartzeko, gogora dezagun azken sarreran ikasketa gainbegiratua nola gauzatu ikasi genuela aldagai jarraituak ditugunean. Adibide bezala, etxebizitzen prezioak jarri genituen. Ikas al dezake gure ordenagailuak etxebizitzen prezioak aurresaten datu batzuek emanda? Baietz ikusi genuen.
Hala ere, gure egunerokoan badaude […]