Kolaborazioak
Kategorien artxiboa 1166 artikulu
Juanma Gallego Kebara 2 izeneko neandertalaren toraxa berreraiki dute, hiru dimentsiotan; horri esker ondorioztatu dute neandertalen arnasketa bereziki lotuta dagoela diafragmari, eta ez horrenbeste kaxa torazikoari. Gaur egungo gizakiekin alderatuta, neandertalek birika-edukiera handiagoa eta bizkarrezur egonkorragoa zutelako teoria babestu du […]
Kimika sukaldean: haragia (I). Haragiaren kolorea
Josu Lopez-Gazpio Gorriak badu bere xarma. Ez al dira erakargarriagoak haragi, fruta eta barazki gorriak? Elikagai horietatik eratorritako produktuek ere kolore gorria izan ohi dute. Ez da kasualitatea kolore gorria eta horia izatea koloratzaile arruntenak eta gehien ekoizten direnak. Era […]
Gatza maien ekonomiaren funtsezko osagarria izan zela berretsi dute
Juanma Gallego Belizen aurkitutako harri tresnen analisian abiatuta, arkeologoek ondorioztatu dute maiek gatza baliatzen zutela elikagaiak kontserbatzeko eta merkataritza-trukaketetan erabiltzeko. Aspaldi ezagutzen da maien kulturak gatza erabiltzen zuela, batez ere Belizen dauden gatzagak direla eta. Baina pixkanaka, ikertzaileak datu berriak […]
Tumore barneko heterogeneotasuna. Sarrera
Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López Gaur egun minbiziaren tratamenduan etorkizun handiko bideak zabaltzen ari diren arren, aurkikuntza berriek agerian jarri dute minbiziaren konplexutasuna uste zena baino handiagoa dela. Mediku eta ikertzaileentzat aspalditik ezaguna da minbizi mota berbera […]
Linda Buck: usaimen-sistemaren misterioa argitu zuen emakumea
Uxue Razkin Zentzumenak alor askotan izan dira ikergai. Horien hierarkia ere ezaguna da; garrantziaz mintzo bagara ikusmena beti zerrenda guztietan lehenengoa da eta usaimena, berriz, azkena. Bost zentzumenen artean, usaimenari ia ez zaio erreparatzen. Halere, badira horren garrantziaz jabetu direnak […]
Auzokide berria du Eguzki-sistemak, eta planeta erraldoi baten adierazle izan liteke
Juanma Gallego 300 kilometroko diametroa besterik ez duen objektu berria aurkitu dute astronomoek, eta Iratxoa ezizena eman diote. Bederatzigarren planeta ospetsuaren adierazle izan litekeela iradoki dute astronomoek. The Goblin edo Iratxo izena jarri diote 80 unitate astronomikora (UA) behatutako objektu […]
Haumea: eraztunen erreinuko azken kidea
Naiara Barrado eta Itziar Garate Oso ezaguna da 8 planetek osatzen dutela Eguzki-sistema, baina planetak ez ezik badaude beste objektu gehiago Eguzki-sisteman. Adibidez, Marte eta Jupiterren artean asteroide gerrikoa dago. Bertan, Zeres planeta nanoa aurki dezakegu. Neptunotik haratago objektu transneptuniano […]
Kideak zaintzeak ordainsaria dakar, sari ebolutiboa bederen
Juanma Gallego Historiaurreko gizakiek gaixoak zaintzeko familiatik harago eratu zituzten estruktura sozialak eboluzioaren giltzarrietako bat izan zirela proposatu du antropologo talde batek. Literatura paleoantropologikoak luze eta zabal deskribatu ditu osasun arazo larriak zituzten gizakien fosilak. Horiek guztiek ezinbestean euren ingurukoen […]
Errusiar mendiak eta giltzurruneko harriak
Josu Lopez-Gazpio David Wartinger mediku eta ikertzailearen zenbait gaixok gertakari harrigarri baten berri eman ziotenean hasi zen ikerketa. Wartingerrek hasiera batean nekez sinetsi zuen, baina, azkenean ikerketa martxan jartzea erabaki zuen. Gaixoek ziotenez, Disney World parkeko errusiar mendi batean ibili […]
Amaia Arranz: “Egiptora joan nintzen lehen aldian, negar egin nuen, hunkituta”
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaegui arkeobotanikariaren azken ikerketa: gaur egun Jordania den eremuan, duela 14.000 urte talo-itxurako ogia egiten zutela frogatu dute. Arranz […]