Medikuntza 3D inprimaketan oinarrituta egongo diren terapia zelular birsortzaileak izango ditugu etorkizunean medikuntzan. Horietako batzuk, esaterako, ehunak edo organoak inprimatzea ahalbidetuko dute. Horien inguruan hitz egin du Gorka Oribe ikertzaileak Berria egunkarian, Science aldizkarian berriki argitaratu duen “Terapia zelular birsortzailea […]
Ingurumena EHUko Materialak + Teknologiak ikerketa-taldeak itsas jatorriko PET-botilen (itsas plastikorik ohikoenetakoa) bereizketa eraginkorra ikertu du. Aire zabalean eta itsasoan urperatutako botilak analizatu dituzte, bigarren taldekoak izanda degradazio-maila handiago daukatenak. Bereizketa optikoko sistema batekin probak egin dituzte ere, itsas eta […]
Matematika Bigarren Mundu Gerran, Jean Leray matematikaria, gerrako presoa, topologian ikertzen ari zela, matematika modernoen ideia iraultzaileenetako bat sortu zuen: “sorta” kontzeptua. Sortak, Alexander Grothendieckek 1950eko eta 1960ko hamarkadetan geometria aljebraikoan sartutakoak, egitura konplexuak dira, beste objektu matematiko batzuen gainean […]
Arkeologia Siberian, 35.000 urte izoztuta egon den sable-hortzdun kume baten momia aurkitu dute. Homotherium generoko felido gazte honek ilea, haragia eta muskuluak osorik mantendu ditu, eta hiru aste zituela hil zela ondorioztatu dute. Azterketek erakutsi dute bere ezaugarriak, hala nola […]
Fisika Hutsaren desintegrazioa, unibertsoa suntsi lezakeen fenomeno kuantikoa, uste baino askoz lehenago gerta liteke, nahiz eta oraindik denbora asko falta den hori gertatzeko. Higgsen eremuak, partikulen masaren arduradunak, energia egoera baxuago baterantz “tunel bat” egin lezake, energia gutxiagoko burbuila bat […]
Hizkuntzalaritza Umeek 6 urterekin metaforak interpretatzeko gaitasun osoa garatzen dutela ondorioztatu du UPV/EHUko Lindy Lab taldearen ikerketa batek. Isabel Martin buru zuen taldeak 3 eta 9 urte bitarteko 80 haur aztertu zituen, irudien hautaketa eta begi mugimenduen jarraipena uztartuz. 6 […]
Glaziologia Ikerketa berri batek Everest mendia hazten duen faktore bat gehiago identifikatu du: “River piracy” edo ibai-harrapaketa. Fenomeno honek ibai baten arroak beste batena bereganatzea dakar, eta horrek inguruko mendiak gorantz bultzatzen ditu isostasia prozesuaren bidez, lurrazaleko pisua arintzean eragiten […]
Biologia UPV/EHUk gidatutako talde batek aurkitu du zelularen mugimendua prozesu autoantolatu batek kontrolatzen duela, eta prozesu horrek zelularen prozesu fisiologiko guztiak barneratzen dituela. 700 zelulen desplazamendua aztertuta, taldeak frogatu zuen haien mugimendua mekanismo molekular sistemikoek zuzentzen dutela, doministikuen edo inurrien […]
Matematika Konplexutasun konputazionaleko lan berri batek ekitate algoritmikoko tresnak erabiltzen ditu, hala nola, zehaztasun anitza eta multikalibrazioa, arazo zailak aztertzeko. Algoritmoen ekitatea bermatzeko diseinatu ziren tresna horiek, eta arazo konputazional baten zatirik konplexuenak identifikatzen laguntzen dute. Ikuspegiak hobetu egiten du […]
Klima-aldaketa Klima-aldaketa arintzeko itsasoak duen garrantzia nabarmendu du Maxi Castrillejo itsas zientzialariak, karbonoa eta beroa xurgatzen dituelako. Beste ikertzaile batzuekin batera, klima-aldaketak itsas ekologian dituen eraginak aztertu ditu Groenlandian, hala nola izotza urtzea eta horrek fitoplanktonean duen eragina. Klima-aldaketak Groenlandiako […]