Uxune Martinez Geomorfologia Eñaut Eizagirre glaziologoaren esanetan glaziarrak klimaren indikatzaile sentikorrak dira. Azken urteotan etengabe urritzen ari dira glaziarrak, eta hauek ur gezetako biltegi naturalik handienak dira. Hurbileko glaziarrei erreparatuz gero neurketek adierazten dute 1850ean Pirinioetako glaziarrek hartzen zuten %88 […]
Uxue Razkin Medikuntza eta osasuna Ameriketako Estatu Batuetako azukrearen industriak sakarosaren, minbiziaren eta hiperlipidemiaren arteko lotura erakusten zuten ikerketak ezkutatu zituela eman dute aditzera San Frantzisko Kaliforniako (AEB) Unibertsitateko ikertzaileek aste honetan. Egileek argudiatu dute ikerketaren emaitzak jakinarazteak arreta ekarriko […]
Uxue Razkin Biologia Oilo bati burua mozten zaionean bizirik jarrai dezakeela denbora tarte labur batez jakina da. Baina Josu Lopez-Gazpiok dakarren adibidea guztiz harrigarria da. 1945ean Coloradoko baserri batean, afarirako oilaskoari burua moztu ondoren bizirik jarraitu zuen. 18 hilabete geroago […]
Uxue Razkin Emakumeak zientzian Goi mailako lanpostuetan gizonezkoak dira nagusi. Adituek hori irauli behar dela iritzi diote. “Hainbat ikerketak diotenez, 6 urterekin neskek uste dute azkarrak diren pertsonak mutilak direla. Hau da, 6 urte besterik ez dituztenean, neskek desberdin ikusten […]
Uxue Razkin Zientzia Interneten Interneten aurki dezakegun informazio kopurua handia da eta horrek arriskua dakar, ezinbestean. Josu Lopez-Gazpiok eman dizkigu aholku batzuk horren harira. Lehenik, informazio fidagarria aurkitzeko bidean, aztertu nahi dugun gaia osotasunean ezagutu behar dugula dio. Hau da […]
Uxue Razkin Klimatologia Pirinioetako glaziarrek 243 ha-ko azalera hartzen dute gaur egun, 1850ean baino % 88 gutxiago. Ikerketa lan honetan parte hartu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ibai Rico eta Magallanes Unibertsitateko Eñaut Izagirre glaziologoek. Glaziarren egungo azalera kalkulatzeko 2016ko satelite-irudiak […]
Uxue Razkin Astrofisika Neutroi izarren talka batek sortutako grabitazio-uhinak eta argia batera neurtu dituzte lehenengoz Ameriketako Estatu Batuetako LIGO eta Italiako Virgo grabitazio-uhinen behatokietan. 130 milioi argi urtera dagoen NGC 4993 izeneko galaxian gertatu da. Lehenengo aldia da grabitazio-uhinen bidez […]
Uxue Razkin Astrofisika UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek Haumea –Neptunoren orbitatik haragoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena– aztertzeko parada izan dute. Hori egin ahal izateko izar-estaltze bat aprobetxatu dute. Behatze horrek jakitera eman ditu planeta nanoaren forma, tamaina eta […]
Uxue Razkin Nobel sariak Aste honetan banatu dira Kimika, Medikuntza eta Fisikako Nobel sariak eta horien berri Elhuyarrek eman digu. Kimikakoari dagokionez, JacquesDubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson zientzialariak saritu ditu 2017an, biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egin duten […]
Uxue Razkin Mikrobiologia Eraikin historikoen kontserbazioa hobetzeko metodologia berria garatu dute Granadako Unibertsitateko ikertzaileek. Kutsadura atmosferikoak eta harrian pilatzen diren gatzek eragiten dituzten narriadura fisikoaren eta kimikoaren ondorioak ekiditeko asmoz abiatu dute ikerketa. Juanma Gallegok azaltzen digu zertan datzan erabilitako […]