Archivo de Etiquetas:: egiptologia

Uxue Razkin
Biologia
Oilo bati burua mozten zaionean bizirik jarrai dezakeela denbora tarte labur batez jakina da. Baina Josu Lopez-Gazpiok dakarren adibidea guztiz harrigarria da. 1945ean Coloradoko baserri batean, afarirako oilaskoari burua moztu ondoren bizirik jarraitu zuen. 18 hilabete geroago hil zen! Mike oilaskoa famatua egin zen eta zientzialariak harrituta gelditu ziren kasu bitxi honekin. Baina hori posible ote […]

Amaia Portugal Antzinako Egiptoko hileta lorategi bat aurkitu dute lehenengo aldiz, Tebasko hilobi baten sarreran. Datil arrastoak eta tamariz baten sustraiak eta adarra ere topatu dituzte bertan. Landareek sinbologia handia zuten orduko hileta erritualetan, eta berpizkundearekin edo ugalkortasunarekin lotzen zituzten haziak landatzen zituztela dirudi.
Antzinako egiptoarrek hileta sinbolo gisa baliatzen zituzten landareak, ezin hobeki irudikatzen zutelako heriotzaren eta berpizkundearen ideia. […]