Immunoterapiak eraginkorrak izan daitezen, lehenik eta behin, arloa ezagutu behar da. Eta hori ez da hutsala: Remodeling of the immune microenvironment in B-ALL leukemia, Marta Irigoyenek. Ibilgailu elektrikoen arazo nagusia ez da karga, haien balio-bizitza amaitutakoan duten ingurumen-inpaktua baizik. Horren […]
Gure basoak liburua mendi-gida bat da, eta Gipuzkoako basoen eta basoko landareen informazio ugari du. Mendiko gidetan ohikoa ez den arren, garrantzia bera eman dio landareei eta basoei; izan ere, landareak ez dira era isolatuan hazten, eta beraz, landare horien […]
Giza papilomaren birusa (GPB) oso patogeno arrunta da gizakiarengan, eta batez ere sexu kontaktuaren edo larruazalaren bidez transmititzen da. Hain da ohikoa, non kalkuluen arabera, sexualki aktiboa den biztanleriaren % 80 eta 90 artean bizitzan zehar noizbait GPBz kutsatzen baita […]
Hasiera batean, zaila izan daiteke jakitea zelula bat noiz dagoen bere burua suntsitzeko zorian. Bere ohiko jardunarekin jarraitzen duela ematen du, geneak transkribatzen eta proteinak sortzen. Mitokondriak energia produzitzen ari dira barra-barra. Baina, orduan, mitokondria batek seinale bat jasotzen du […]
Emakumeak zientzian Zinemaren historian emakumeek garrantzi handia izan dute. Hainbat emakumezko zuzendari, gidoilari, kamera-operadore eta konpositore izan dira. Azken hauen artean, zientzia fikziozko filmetarako soinu-bandak egiten zituzten emakumeak benetan berritzaileak izan ziren. Lehen soinu-banda elektronikoa Forbidden Planet obrarena izan zen […]
Euskadiko hegazti habiagileen atlasa 2023ko urrian aurkeztu zen. Atlas hori gure lurraldean kumatzen diren hegazti espezie guztien inguruko informazio xehea ematen duen azterlan erraldoia da. Atlas hau sortzeko proiektua 2016. urtean abiatu zen, eta bere helburua izan da Euskal Autonomia […]
Zinemarako musika elektronikoaren lehen konposizioa Zinema mutua zenean, aretoetan beti egoten zen norbait soinu-banda baten antzeko zerbait jotzen. Ohikoena piano-musika zen. Horien artean, emakume asko egon ziren. Aitzindari horietako batzuek ez zituzten akonpainamenduko piezak soilik jotzen; aldiz, irudia eta soinua […]
Klima-larrialdia Klima-politiketan genero-ikuspegia txertatzearen premia aldarrikatu dute BC3-ko ikertzaile batzuk. Azaldu dutenez, emakumeak ahulagoak dira klima-aldaketaren ondorio kaltegarriekiko, arau kulturalengatik eta baliabide naturalekiko duten mendekotasunagatik. Klima-politiketan genero-ikuspegia kontuan izatea ikerketa-arlo berria da, eta literatura zientifiko oso gutxi dago oraindik. Hala […]
Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Euskal Herriko animaliak- Ornogabeak liburuak atea irekiko digu mundu bitxi horretara. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan. Askotan ez ditugu ikusi […]
Baliteke geologia museoren batera joan eta perfektuki eratutako kristal mineral eder eta garden bati begira zeundetela, barrualdean burbuila txiki batzuk ikusi izana. Egoera horren aurrean logikoena da aurpegi txarra jarri eta engainatu zaituztela pentsatzea: “ziur kristala faltsua dela; erretxina sintetikoz […]