Itsas biologoek detektatu dutenez, itsas espezieek desagertzeko joera dute orain. Ekologian, eboluzioan eta itsasoetako biodibertsitatean eta, espero dugu, arrisku horren leheneratzean eragiten duten ondorioak hobeto behatzeko, Standford Unibertsitateko Jonathan Paynek eta bere taldeak, erregistro fosilari esker ezagutzen ditugun aurreko beste […]
Biologia Cristina Claver-ek biologia-ikasketak egin zituen UPV/EHUn, eta gaur egun tesiko hirugarren urtean dago. AZTIn ari da tesia egiten, eta ekosistema mesopelagikoko organismoak ditu aztergai. Ozeano irekian Eguzkiaren argia berrehun metroko sakoneraraino iristen da, eta hortik behera, iluntasunean, ekosistema mesopelagikoa […]
Rosemary Bamforth (1924-2018) mediku eskoziarra izan zen amiantoarekiko esposizioaren eta biriketako minbiziaren artean lotura zegoela iradoki zuen lehen pertsona. Bere lanari eta hurrengo hamarkadetako ebidentzia zientifiko gero eta ugariagoari esker, munduko herrialde askotan debekatu dute mineral kaltegarri hori erabiltzea. Rosemary […]
GPSa eta abar tresna arruntak diren garai honetan, ezin aproposagoa da Dava Sobel Longitudea (1995) liburuan dakarkiguna. John Harrison zientzialari eta erlojugile eskoziarra daukagu protagonista nagusi. Dozenaka urte eman zituen itsas kronometro zehatz bat egiten. B aina hor ibiliko dira […]
π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela 4.000 urte baino gehiagoz geroztik ikertzen dihardutena. Seguruenik Pi dugu historiako zenbakirik ospetsuena. Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika […]
Komunikazioa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedratik, generoa eta zientziaren komunikazioaren inguruko hausnarketa egin da, eta dekalogo bat aurkeztu dute: Zientzia genero-ikuspegiarekin komunikatzeko dekalogoa, non laburbiltzen baitira egunean zehar hitzaldietan emandako gomendio eta ondorio nagusiak. Dekalogoan gomendatzen dute […]
Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok darabilena Descartesen hutsegitea (1994) liburuan: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz, behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa […]
Hain zuzen ere, D bitamina lortzeko modu berezi horrek eragiten du molekula horren defizita, itxuraz, nahiko ohikoa izatea. Defizit hori ez da eguzki erradiazio mugatua duten herrialdeetan soilik gertatzen, Eskandinavian kasu, bai eta egun eguzkitsu ugari eta eguzki erradiazio handia […]
Emakumeak zientzian Amaia Iparragirre Letamendia matematikaria da, eta zientzia honen babesean, nabarmendu du nahiz eta modu abstraktuan landu, matematikek lotura zuzena dutela eguneroko bizimoduarekin eta ingurunearekin. Iparragirre doktore-tesia egiten ari da, estatistikan; zehazki, eredu aurresaleen garapenean eta balidazioan, diseinu konplexuko […]
Animalien aferak liburuan (2011) animaliak aztertzean aurkitu ditzakegun zerbait bitxi edo deigarriak azaltzen dizkigute Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak. Nola irauten dute hauek bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza […]